Arroketako Ama Birjina
Arroketako Ama Birjina (italieraz, Vergine dell Rocce) Leonardo da Vincik egindako bi margolan berdintsuei ematen zaien izena da. Bata Parisen dago, Louvre museoan, eta bestea Londresen, National Galleryn.
|
|
Pariskoa
Louvrekoa 1483-1486 inguruan margotu zuen Leonardok, edo lehenago agian, Milanen zegoela egindako lehen margolan handia. Bestea baino 8 cm altuagoa da.
Leonardoren “sfumato” deritzon teknikaren adibide ezin hobea da bertsio hau. Arrakasta izan zuen berehala margolan honek, eta konta ezin ahala kopiatu zen.
Londreskoa
Oro har, onartzen da bertsio hau 1492-1508 bitartean margotu zela. Estiloa helduagoa da, eta agian, beste artista batzuen laguntzarekin egin zuen Leonardok. 2005ean, izpi infragorriei esker, ikusi zen beste irudi bat dagoela horren azpian: emakume bat, belauniko, esku batean haur bat daukala. Agian, Jesus Haurraren adorazioa margotzea izan zitekeen lehendabiziko helburua.