Arroitz
Arroitz[3] ([aroits̻]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 1.078 biztanle zituen 2014. urtean, eta Iruñea hiriburutik 58 kilometro mendebaldera dago.
Arroitz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Eskualdea | Lizarraldea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Arróniz | ||||||||||
Alkatea | Ángel Moleón Segura (PSN) | ||||||||||
Posta kodea | 31243 | ||||||||||
INE kodea | 31036 | ||||||||||
Herritarra | arroiztar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°35′20″N 2°05′29″W | ||||||||||
Azalera | 55,2 km² | ||||||||||
Garaiera | 546 metro | ||||||||||
Distantzia | 58 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.035 (2023: −1) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 18,75 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 27,95 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 43,24 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 78,68 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 12,49 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 7,90 (2018: %5,56) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.arroniz.org |
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Arroitz Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, N-111 errepidean, Lizarra-Viana norabidean, Lizarratik 16 kilometrora.
Ingurune naturala eta klima
Klima mediterraneo-kontinental motakoa da, uda bero eta negu hotzekoa. Urteko batez besteko tenperatura aldatzen da altueraren arabera, 8 eta 13 gradu artekoa. Prezipitazioak 500 eta 600mm bitartekoak dira, eta urteroko egun euritsuak 60 dira herrigunean eta 80 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.
Jatorrizko landarediaren arrasto gutxi geratzen dira gaur egun: arte, ametz eta pinu gorri bakan batzuk. Egurrikatza egitearren eta nekazaritzarako lurrak lortzearren, baso asko moztu zituzten antzina. Pinu landaketek hiru hektarea baino ez dute hartzen.
Estazio meteorologikoa
Arroitzen, itsas mailatik 572 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Arroitzi buruzko lehen dokumentua XI. mendekoa da, eta Erdi Arotik XIX. mendera herria jaurerri izan zen. XIV. mendearen hasieran, Nafarroako koroak herriaren gaineko jabetza berreskuratu zuen, eta 1397an Carlos III.a erregeak Karlos Beaumontekoari eman zion herriaren gaineko zergak kobratzeko eskubidea. 1348an Izurri Beltza eta Gaztelaren aurkako gerrak zirela eta eta, hildako ugari izan ziren eta herria hutsik geratu zen. 1553tik aurrera Arroitz Leringo konderriaren barnean sartu zen, eta 1647tik aurrera Doneztebe Iguzkitza ibarra[5] osatu zuen.
1828an ibarretik banatzen saiatu zen, baina ez zuen 1845. urtea arte lortu, Nafarroa Garaiko erreforma administratiboa egin zelarik jaurerriak bertan behera geratu zirenean.
Demografia
XX. mendearen lehen erdialdean goranzko joera txikia izan zuen Arroizko populazioak, eta 2.100 biztanle inguru izatera iritsi zen. Mendearen bigarren erdialdean, berriz, beherakada handia jasan zuen eta populazioaren erdia galdu zuen.
Arroizko biztanleria |
---|
2008ko erroldan, Espainiaz kanpoko 17 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 1,50 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udal hauteskundeak
2007an Arroizko alkate Rubén Osés Martínez atera zen, Mendia elkarte independentearen (3 zinegotzi) izenean. Baliogabeko botoak 32 izan ziren (emandako guztien %4,27) eta 22 boto zuri izan ziren (botoen %3,07). Abstentzioa %26,42koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Agrupación Independiente Mendia | 209 | 3 |
Agrupación Electoral por la Participación | 196 | 3 |
PSN | 162 | 2 |
Arroniz Berria | 128 | 1 |
2011n bestelako akordioak egiteko aukera bazegoen ere, bozkatuena izan zen PSNren zerrendako Antonio Ángel Moleón Segura (independente etiketaduna) izendatu zuten alkate[6]. Beste hiru zerrendak ere ordezkaritza lortu zuten.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
PSN | 230 | 3 |
Agrupación Electoral por la Participación | 203 | 3 |
Arroniz Berria | 153 | 2 |
PP | 60 | 1 |
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
PSN | 404 | 6 |
Arroniz Berria | 173 | 2 |
PP | 59 | 1 |
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
PSN | 329 | 9 |
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
PSN | 312 | 9 |
Alkateak
2007-2011 | Rubén Osés Martínez | Mendia |
2011-2015 | Ángel Moleón Segura | PSN |
2015-2019 | ||
2019-2023 | ||
2023- Orain |
Udaletxea
Udaletxea herriko plaza nagusian dago, Foruen Plazan. XVIII. mendean egindako eraikin barrokoa da, eta eraiki eta mende bat geroago, etxebizitza moduan erabilitako eraikuntza berria altxatu zen udaletxearen egiturari atxikita. Fatxada nagusian, egurrezko egitura batez osatutako ataria dago. XX. menderen amaieran, eraikuntza eraberritzeko proiektua gauzatu zen Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren laguntzari esker; lanek 31,7 milioi pezetako aurrekontua izan zuten. Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Foruen Plaza, 1
Azpiegiturak
2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz.[7]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[8].
Udal autobusak
Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:
Lizarrerria Bus | ||
---|---|---|
Abartzuza — Ospitalea | 2 | Aiegi — Deiu / Arroitz |
Zerbitzuak
Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kidea da Arroitz.
Kultura
Euskara
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Arroitz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 2,34k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak
Arroizko herriko-jaiak iraileko lehen asteburuan ospatzen dira Mendiako Ama Birjinaren omenez. Otsailean, bestalde Agate Deunaren eguna eta "Txigorkiaren eguna" ospatzen dira.
Lizarrako merindadeko herri askok bezala, Arroitzek nekazarien patroia den San Isidroren eguna ospatzen du maiatzaren 15ean, "Udaberriko jaiekin" batera.
Ondasun nabarmenak
San Salvador eliza
San Salvador eliza, XIII. mendekoa. Elizaren jatorria Erdi Arokoa da, eta gaur egungo eraikina XVI. mendean berreraikitako eliza gotikoa da, ondorengo mendeetan eliza zaharberritu eta handitu egin zen. Eraikinak hiru zatitan banaturiko nabe bakarra dauka, kapera bana aldarearen bi alboetan, gurutzadura, eta poligono itxurako aurrealdea.
Nabearen sabaia gurutzadurazko gangaz estalirik dago. Sakristiak (XVIII. mendean eraikia), oinarri laukizuzena dauka eta kanoi erdiko gangaz eginiko estaldura. Kanpoaldean, XIX. mendean eraikitako dorrea eta harlanduzko hormak nabarmentzen dira. Dorrea eta aurreko portada estilo neoklasikokoak dira.
Erretaula nagusia XVII. mendearen hasieran egin eta XVIII. mendean birmoldaturiko erretaula barroko-goiztiarra da. Bertan, Kristoren pasioa eta Jasokundea eta Sortzez garbiaren irudiak daude.
Mendiako Andre Mariaren basilika
XVII. mendean eraiki eta ondorengo mendeetan estilo neoklasikoaren ezaugarriak jarraituta birmoldatu zen. Laukizuzen itxurako bost zatitan banaturiko nabe bakarra dauka eta gangaz eginiko estaldura. Elizaren kanpoaldeko hormak, harlanduz eginak dira, eta sarreran, Ama Birjina eta umearen irudia dago.
Presbiterioan, burdin hesi batek itxirik, XVII. mende amaierako erretaula barrokoa dago, Mendiako Ama Birjinaren XIII. mendeko egurrezko irudia duena. Irudia, XVI. mendean birmoldatu zen, ezaugarri barroko batzuk gehituz.
Baselizak
Arroitz udalerrian San Pedro, Santa Zezilia, eta Mahastietako Andre Maria baselizak daude. San Pedro baseliza XVI. mendean eraiki eta garai barrokoan birmoldatu zen. Santa Zezilia baselizaren jatorria Erdi Arokoa den arren, gaur egungo eraikuntza barrokoa da. Mahastietako Andre Mariaren baseliza 1712an eraiki zen eta gaur egun eraikuntzaren arrastoak baino ez dira gorde.
Arroiztar ezagunak
- Jesus Abrego (1910-1997), pilotaria.
- Jose Maria Abrego (1912-?), pilotaria.
- Xabier Etxeberria Mauleon (1944-), filosofo eta irakaslea.
- Jesús Azkona (?), antropologo eta irakaslea.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- Euskaltzaindia: «Doneztebe Iguzkitza (Ibarra)», Euskal Onomastikaren Datutegia.
- Ángel Moleón (PSN) logra la alcaldía como lista más votada, Diario de Navarra, 2011ko ekainaren 12a.
- http://sites.google.com/site/nolineadealtatension/Home/RATplanoAldizk.pdf?attredirects=0%5B%5D
- http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100201/alava/votantes-rechaza-linea-alta-20100201.html El Correo Español egunkariaren webgunea
Ikus, gainera
- Nafarroa Garaiko udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz) Arroitzi buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Arroniz.eu webgune pribatua.
- Allorako errepidea, Arroitz parean, Google Street View zerbitzuan.