Arroila-jaitsiera
Arroila-jaitsiera (ingelesez: canyoning) abentura-kirol mota bat da, eskaladan erabiltzen diren jaitsierako teknikak baliatuz mendiko ibaien ibilguetan eta uharretan behera jaistean datzana. Lekuaren arabera, ibiltzea, rapelean egindako jaitsierak eta igeriketa konbinatzen dira.[1]
- Artikulu hau abentura-kirolari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «jaitsiera».
Arrisku kirola da, eta ekipamendu espezifikoa beharrezkoa da segurtasunarekin praktikatu ahal izateko, hala nola, kaskoa, neoprenozko jantzia, eta uretarako edo mendirako oinetakoak. Horretaz gain, iragarpen meteorologiko fidagarria eskuratzea ezinbertzekoa da.[2]
Erreferentziak
- Arroila-jaitsiera. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-6-16).
- Arroila-jaitsiera. Barakaldoko Udala, barakaldo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-6-16).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.