Arriolatz

Arriolatz Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, Malloaren ekialdereneko zatian dagoena.

Arriolatz
Datu orokorrak
Garaiera1.176 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′17″N 1°58′33″W
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGuardetxe/Baraibar
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Irispideak

Lekunberritik Aralarko San Migelen santutegira doan errepidearen 10. kilometrotik, Guardetxera iritsi aurretik, abiatzen da biderik errazena. Bide batek, etzantzako lautadetara daroa, Atakaxarreko lepoa dagoena. Hemendik, zuzenean igo daiteke mendiaren tontorrera, edo, nahi izanez gero, Arteiako Mugarrie izeneko lepora ere hel daiteke, hemendik, mendiaren ekialdeko aurpegi malkartsutik, tontorrera igo, pasabide errazak bilatuz. Baraibartik, Malloako ekialdeko tontorretarako igoerak ez du ahalegin handien beharrik. Hemendik, pagadian sartzen den bide bat hartzen da, Etzantzako lautadetara daroana.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.