Arrikrutzeko kobak

Arrikrutzeko kobak Oñatin dauden leize karstikoak dira, 2007ko ekainean publikoarentzat zabalik daudenak.

Arantzazu eta Araotz artean kokatuta daude. Bertan lehoi baten hezurdura oso bat agertu zen, Europan aurkitu den gutxietako bat. Beste animalien arrastoak ere aurkitu dira bertan, hartzarenak adibidez. Estalaktita eta estalagmitaz gain badira beste osagai aipagarri batzuk haitzuloetan bertan, arku itxurako harri bitxi bat, bai eta eszentriko ikusgarri bat ere.

Sandaili

Ingurune honek Sandaili izena ere hartzen du, eta merkatari eta erromesek erabiltzen zuten Arabarako bide zaharrean dago. Tradizio honek mitologia propioa sortu zuen, "Sandailiko kondaira" tartean.

Baserriak

Arrikrutz Garaikua, Arrikrutz Barrena, Gesaltza eta San Juan Artia izeneko baserriak topatu ditzakegu, Oñatiko zaharrenen artean daudenak.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.