Arribe
Arribe Nafarroako ipar-mendebaldeko herria da, Araizko udalerriaren eta Arribe-Atallu kontzejuaren herriburua dena.
Arribe | |
---|---|
Euskal Herria | |
Arribe. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Araitz |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31891 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′22″N 1°59′10″W |
Garaiera | 221 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 138 (2020: 10) |
1857ko errolda arte berezko udalerria izan zuen.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 168 biztanle ditu.
Mugakideak
Iparraldean Orexa (Tolosaldea), hegoaldean Betelu, mendebaldean Azkarate eta ekialdean Gorriti mugakide ditu.
Inguru naturala
Hegoaldean Aralarko mendilerroa herriaren mugakide naturala dugu, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara daudelarik: Ttutturre (1282 m.), Hirumugarrieta (1431 m.), Aldaon (1411 m.), Uakorri (1306 m.) eta Balerdi (1197 m.).
Ekialdean berriz Elosta (937 m.), Santa Barbara (853 m.) eta Urkieta (854 m.) mendiak daude.
Bestela, Araxes ibaiak herria zeharkatzen du hegoekialdetik iparmendebaldera, Gipuzkoa aldean Oria ibaira isurtzen dena eta Aralar eta inguruko mendietako urak jasotzen dituena.
Ondarea
- San Migel eliza: Erdi Arokoa. Pietateko Ama Birjinaren ohorezko irudi baliotsua, XV. mendekoa. XVII. mendekoa da erretaula nagusia; Antxetaren eragina dute erretaula hartako irudiek. Kanpandorreak oinarrian ogiba-arku haundi bat du errepideak zeharka dezan, gainean gero eta estuagoak diren gorputzak. Goikaldeko gorputza oktogonala da eta erdi-puntuko arkutan kanpaiak ditu.
- Bideko Ama Birjinaren ermita.
- Santa Ageda ermita: Atalluko mugaren alboan, herriko hilerritik gertu.
- Orellako jauregia: Hiru solairuko jauregia, lau isuriko teilatua duena. Inposta jarraituekin banatuta daude solairuak. Fatxada zurituak ditu, harlanduzko leihoen markoak eta murruen ertzak izan ezik.
- Batzarre etxea: 1511koa, garai bateko batzar etxea omen zen. Juan Gorritik berreraikia, ia galduta egon ondoren.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
181 | 180 | 176 | 181 | 171 | 164 | 162 | 168 |
Arribetarrak
- Urko Aristi (1977-), telebista nahiz eguraldi aurkezlea eta kazetaria. Nahiz eta Ibarran jaioa izan, txiki-txikitatik Arriben bizitakoa da.
- Izaskun Arrue (1927-2016), Arabako lehen ikastolaren sortzailetariko bat.
Biztanle ospetsuak
Juan Gorriti (1942-) eskultore eta margolariak Batzarre etxean ditu bizitokia eta Mallope galeria.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Araizko udal webgunea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |