Arianismo

Arianismoa[1] Ariori egozten zaion ikasbide teologikoa da. Ario Alexandriako presbitero kristaua izan zen, Egipton. Bere irakaspenak Hirutasun Santua eta Jaungoikoaren Semearen izaeraren inguruan izan ziren. Horren arabera, Jesukristo Jainkoak sortu zuen, eta, beraz, bere azpian zegoen. Hori Joan Bataiatzailearen izkribuetan omen dago oinarritua. Nizeako Lehenengo Kontzilioan heretiko izendatu zuten, 325an, baina Tiroko Lehen Sinodoan barkamena lortu zuen, 335ean. Hil ondoren berriro ere heretiko izendatu zuten, Konstantinoplako Lehen Kontzilioan, 381an. Konstantino II.a, Erromako Enperadorea eta Valente (364-378) bere jarraitzaile izan ziren.

Konstantino liburu arianoak errez, c.825.

Beraz, arianismoa kristautasun ez trinitarioa dela esaten da, hau da, ez duela hirutasunean sinesten gaur egungo kristau eliza gehienek egiten duten bezala. Bere arabera, Jesus ez zen Jainkoa, gizaki berezi bat baizik. Jainkoak Jesus aukeratu zuen misio berezi bat aurrera eramateko, eta horregatik dei ziezaiokeen Jainko Seme. Hala ere, bai gorputzez, baita arimaz ere, Jesus gizaki arrunta zen. Jainkoak sortua zenez, ez zen betierekoa, Jainkoa izan behar den bezalakoa.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.