Arriandi (Iurreta)
Arriandi Iurretako (Bizkaia) mendebaldean, Zornotzarako bidean Bernaren ondoan dagoen auzoa da. N-634 errepidea eta AP-8 autobideak auzoa zeharkatzen dute. Halaber, Ibaizabal Arrianditik gertu igarotzen da.
- Artikulu hau Bizkaiako Iurreta udalerriko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arriandi».
Arriandi | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Iurreta |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°11′00″N 2°39′39″W |
Demografia |
Auzoan baserriak, nekazal lurrak, eta enpresa desberdinak hedatzen dira. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 106 biztanle zituen.
Mugakideak
Iparraldean Fauste eta Artatza auzuneak, hegoaldean Orozketa, ekialdean Iurretako erdigunea eta mendebaldean Berna (Zornotza) mugakide ditu.
Ondarea
Arku biko Uribe baserria aipatzekoa da.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Iurretako udal webgunea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.