Arriagako geltokia (Gasteiz)
Arriaga Gasteizko tranbia geltokia da, Arabako Gasteiz hiriburuko Arriaga auzoan kokatuta dagoena, Voluntaria Entrega kalea hain zuzen ere.
Arriaga | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Voluntaria Entrega kalea, 48; 01010 | |||||||
Udalerria | Gasteiz, Araba | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Irekiera | 2009ko uztailaren 10a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTran | Abetxuko ↔ Florida |
|
Geltokia Euskotren Tranbiak operatzen zu eta 2009ko uztailaren 10a inauguratu zen.
Historia
2009ko uztailaren 10a ireki zen, Gasteizko tranbiaren Honduras eta Arriagako adarrak inauguratzearekin batera, alegia, Honduras eta Kañabenta geltokien arteko tartea.[1]
Tranbiaren hegoaldeko luzapen lanak zirela eta geralekua itxiarazi zen 2019ko abuztuaren 12tik urte bereko irailaren 1.ra arte. Egun horien artean Angulemako geltokia eta Floridaren arteko tranbia adarraren lotura gauzatu zen.[2]
Epealdi berean, geralekua egokitu zen Euskotren Tranbiak Gasteizko tranbiarentzako eskatutako 44 metro luze diren tranbia unitate berriak jaso ahal izateko. Hala, markesinen albo baikotzean 1,8 metroko igarobide librea utzi da, bloke teknikoak birkokatuz eta markesinaren gainerako elementuak egokituz, eta nasak luzatu dira.[3]
Sarbideak
Voluntaria Entrega kalea, 48
Geltokia
Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik |
← Gernikako Arbola eta Floridaraino |
Artapadura eta Abetxukoraino → |
Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik |
Geltokia
Geltokiak markesina, bi trenbide eta bi nasa ditu, eta txartelen salmenta zein birkarga automatikorako makinaz, sei balioztatze-makinaz, eta Minutran eta Sitran sistemez hornituta dago. Minutran eta Sitran sistemak tranbia heltzeko falta den denbora adierazteko informazio sistemak dira, markesinaren gainean kokatutako dorrea eta markesinan kokatutako pantailaren bitartez, hurrenez hurren.
Konexioak
Ez dago TUVISA edo Araba Busarekin konexioak.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Parlamento será parada final del tranvía desde el 12 de agosto. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).
- (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2020-02-14). «Vitoria estrena la ampliación del tranvía y espera a los trenes extralargos» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- Irekia. «Irekia - Vitoria-Gasteizko tranbiaren hegoaldeko luzapenaren lanek behin betiko faseari ekingo diote» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).