Arretxinagako San Migel baseliza

Arretxinagako Mikel deunaren baseliza Markina-Xemeingo eta Bizkaiko eraikinik bitxienetako bat da zalantzarik gabe. XVIII. mendean erortzear zegoen beste baten gainean eraiki zen baseliza da, jatorri ezezaguneko hiru harritzar handik osatzen zuten egitura estaltzeko. Harri horiek orekan daude bata bestearen ondoan, eta azpian zulo bat dago. Arrokek 40 milioi urte dute. Baselizaren lehenengo erreferentzia idatzia 1451koa da.[1][2][3]

Arretxinagako San Migel baseliza
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMarkina-Xemein
Koordenatuak43°16′17″N 2°29′42″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1741
Ondarea
43

    Deskribapena

    Eliza barroko estilokoa da baina estilo horren ezaugarri gutxi erakusten ditu. Baseliza, hexagono itxurako eraikina da. Baselizaren barnean, hiru harri erraldoi daude elkarren orekan. Tarteko zulo batean Mikel goiaingeruaren irudia dago.

    Eraikina hexagono itxurakoa da. Hormak harri landu gabeaz egina dago; bakarrik egiturazko elementuak dira kareharrizko harlanduzko lanak. Eliza burutzen sei plaka dituen kupula bat dago; plaka erdian biltzen dira landareez hornitutako giltzarri batez. Ganga sei zutarri kokatzen da. Kanpoan kanpai-horma txiki bat dago.

    Harriak

    Bi izan dira harrien jatorriaren inguruko hipotesi nagusiak:[2]

    • Monumentu megalitikoa da.
    • Jatorri geologikoa du, izadiak horrela sortutakoa. Hori da gaur egun hipotesi zabalduena. Horren arabera, harri bitxi horiek babestearren eraiki zen eliza geroago.

    Historia

    Baselizaren historia nahiko iluna da. Badakigu 1734an eraikina egoera larrian zegoela. Orduan, arrokak babesteko, beste eliza eraikitzea erabaki zen. Arkitektoaren izena ez da ezagutzen. Lanak Joseph Lizardi gipuzkoarraren agindupean egin zen. Egungo eraikina 1741ean amaitu zen.[4]

    Sinesmenak

    Zulo horren inguruan era guztietako errituak, tradizioak, sinesmenak eta sineskeriak askotarikoak dira. Kondairaren arabera, neska edo mutil laguna bilatu nahi duenak hiru aldiz pasatu behar du bertatik. Pio Barojak dioenez, hiru harri handien azpian dagoen zulotik pasatzen diren ezkongabeak urtearen barrenean ezkonduko dira. Beste batzuen arabera, haginetako mina pasatzeko harri horietako baten zati txiki bat sartu behar da ahoan.[2]

    Bestalde, Humboldtek, 1801eko bidaian, aipatu harriei mirarizko izaera ematen zieten ahozko tradizioak jaso zituen, eta horien arteko zuzeneko harremanak gaixotasunak sendatzeko aukera ematen zuela. José Amador de los Ríosek hau ondorioztatu zuen: “uste dugu Arretxinagako San Migeleko hiru harriek eraikuntza megalitikoa osatu zutela, herri zeltatik kanpokoa”.[2]

    Antonio Truebaren aburuz santutegia da, hau da, santu izateko bokazioa zuen penitentziagile bat erretiratzen zen lekua, otoitzak egiteko aldare gisa egokitu zena, eta, denborarekin, ermita bihurtuko zena; beraz, balio monumentala eta artistikoa zuela, baina euskarria osatzen duten harrien antolamendua guztiz naturala zela.[2]

    Iruditegia

    Erreferentziak

    1. «Arretxinagako San Migel Ermita» Markina-Xemein Turismoa (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
    2. (Gaztelaniaz) Ramos, Javier. (2015-08-15). «San Miguel de Arrechinaga» www.lugaresconhistoria.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
    3. «Arretxinagako San Migel baseliza» turismoa.euskadi.eus 2007-01-02 (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
    4. http://www.bizkaia.eus/dokumentuak/04/ondarea_bizkaia/pdf/Ondare/153%20C.pdf?hash=671b4fb83ac86b9c2b84473da8a8d81f

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.