Arretxinaga
Arretxinaga Markina-Xemeingo auzo bat da, fusioa baino lehengo Xemeinen dagoena.
Arretxinaga | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Markina-Xemein |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′17″N 2°29′43″W |
Demografia |
Ondarea
- Arretxinagako San Migel baseliza, hexagono itxurako eraikina da. Baselizaren barnean, hiru harri erraldoi daude elkarren orekan. Tarteko zulo batean Mikel goiaingeruaren irudia dago. Kondairaren arabera, neska edo mutil laguna bilatu nahi duenak hiru aldiz pasatu behar du bertatik. Beste batzuen arabera, haginetako mina pasatzeko harri horietako baten zati txiki bat sartu behar da ahoan.
- Baselizaren ondoan, Xemeingo udaletxea zena dago. 1952an Markina eta Xemeinek bat egin zuten arte, Xemeingo udaletxea zen.
Jaiak eta ospakizunak
Arretxinagako jaiak irailaren 29an izaten dira, Mikel goiaingeruaren omenez. Egun horretan Xemeingo ezpata dantza (eguerdian) eta mahai gainekoa (gauerdian) dantzatzen dituzte herriko dantzariek.
Kanpo estekak
- Arretxinagako San Migel baseliza Euskadi.net webgunean.
- (Gaztelaniaz) Arretxinagari buruzko argazkiak Panoramio webgunean.
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.