Arrebato
Arrebato (euskaraz Asaldura) 1979ko Ivan Zulueta euskalherritar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama, fantasia eta beldurrezko film bat da. Eusebio Poncela, Cecilia Roth, Will More, Marta Fernández Muro, Carmen Giralt, Helena Fernán Gómez, Antonio Gasset, Luis Ciges, Javier Ulacia, Max Madera eta Rosa Crespo aktoreek antzeztu zuten.
Arrebato | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | Arrebato |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta beldurrezko zinema |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ivan Zulueta |
Gidoigilea(k) | Ivan Zulueta |
Antzezlea(k) | |
Eusebio Poncela (en) Cecilia Roth Will More (en) Marta Fernández-Muro (en) Helena Fernán-Gómez Carmen Giralt | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ivan Zulueta |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril eta Segovia |
Argumentu nagusia | Obsesioa, cinephilia (en) , filmmaking (en) , substance intoxication (en) , Heroina eta commitment (en) |
Bai edukiera nahiz itxurarengatik ere film abangoardista eta esperimental bat da, Movida Madrileña zeritzon musika eta kultur mugimenduaren harira egina.
Argumentua
José Sirgado (Eusebio Poncela), B serieko film zuzendaria, sorkuntza mahiz pertsonal krisialdian dago. Anarekin (Cecilia Roth) harremana apurtu izana gainditzeko ez da gai, eta hori gutxi balitz, Pedro (Will More) izeneko Super 8a filmaketen zalea eta zinemaren esentzia topatzearekin obsesionatua dagoen ezezagun aztoragarria ezagutuko du.
Aktoreak
- Eusebio Poncela: José Sirgado
- Cecilia Roth: Ana Turner
- Will More: Pedro
- Marta Fernández Muro: Marta
- Helena Fernán-Gómez: Gloria
- Carmen Giralt: Izeba Carmen
Kanpo estekak
- Arrebato filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Arrebato filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)