Arrazubi
Arrazubi[1][lower-alpha 1] Orbaibarrako Oloritz udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
Arrazubi | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erdialdea |
Udalerria | Oloritz |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Arrazubi |
Posta kodea | 31395 |
Herritarra | arrazubitar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°37′49″N 1°36′30″W |
Garaiera | 622 metro |
Distantzia | 24,9 km (Iruñetik) |
Demografia |
Bertako biztanleak arrazubitarrak ziren.
Izena
Arrazubi beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Arrázubi ("arrázzubi" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Arraçuui (1264)
- Arroçuy (1366)
- Arrozubi (1534)
- Arrocubi (1705)
- Arrazubi (1803)
- Arrazubi (1996)
Historia
Tibalt II.a Nafarroakoak hilketetatik salbuetsi zuen. 1317an errota bat zuen eta Iruñeko katedralak ondasunak eskuratu zituen. Kofradia baten egoitza izan zen 1357an. 1366an su kapare bakarra zuen. Handik gutxira hustu behar izan zuten. 1786an Eristaingo jauregiko jaunaren baserria zen, zazpi biztanle zituen eta bost 1857an. XX. mendearen hasieran utzi zuten behin betiko. Eliza Andre Mariaren izenpean zegoen.
Ondasun nabarmenak
- Arrazubiko Andre Maria baseliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza, gotiko estiloan.
Oharrak
- /arás̻ubì/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren eta kamutsa azken silaban
Erreferentziak
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Arrazubi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.