Arrazoimen hutsaren kritika
Arrazoimen hutsaren kritika (alemanez: Kritik der reinen Vernunft) Immanuel Kant filosofo prusiarraren lan nagusia da. 1781ekoa da lehen edizioa, Kant-ek berak zuzendu zuen, eta 1787an bigarren edizioa argitaratu zuen.[1] Ibon Uribarrik 1995ean euskaratu zuen.
Arrazoimen hutsaren kritika | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Immanuel Kant | |||
Argitaratze-data | 1781 | |||
Izenburua | Kritik der reinen Vernunft | |||
Jatorrizko herrialdea | Prusiako Erresuma | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | saiakera | |||
Hizkuntza | alemana | |||
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Index Librorum Prohibitorum | |||
Argumentu nagusia | Kantianism (en) ![]() ![]() | |||
kronologia | ||||
|
Ikerketa transzendentala da Giza ezagutzaren baldintza epistemikoei buruzko ikerketa transzendetala da, eta helburu nagusia metafisika zientzia gisa har daitekeen ala ez behin betiko erantzutea da.
Besteak beste, Kant-ek David Humek kausaltasun-printzipioaren (eta, beraz, jakintza zientifikoaren) oinarri epistemologikoari egindako kritika gainditzen saiatzen da, ez baitzuen erantzun egokirik bere garairaino.
Lanean, arrazionalismoa eta enpirismoa uztartzen saiatzen da Kant, objektua ezagutza-iturri gisa hartzen zuten bi korronte filosofikoen kritika eginez. Filosofia ulertzeko moduari «biraketa kopernikarra» eman zion, subjektua objektuaren ezagutza eraikitzen duen iturri gisa aztertuz, subjektuak objektuaren irudikapenaren bidez, objektuaren izaerari dagokion sentsibilitatearen bidez.
Lanak aurkitu zituen erresistentzien artean aipa daiteke Pio VIIIk, Aita santua izatera iritsi aurretik, debekatu egin zuela Arrazoimen hutsaren kritikaren irakurketa (1827ko uztailaren 8ko dekretua), eskumiku mehatxupean.[2]
![Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.](../I/Ikusgela-logoa.png.webp)
![Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.](../I/Ikusgela-logoa.png.webp)
Erreferentziak
- «KLASIKOAK bilduma - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- Índice general de libros prohibidos. Inprenta D.José Félix Palacios, Inkisizioan debekatutako liburuak batzen ditu bildumak.
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |