Arraun (abestia)

Arraun Quebeceko Paul Piché kantautorearen abesti baten bertsioa da Joseba Tapiak 1999an Québec: hamalau kantu independentziarako albumean argitaratu zuena, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Kantuaren hitzak Itxaro Bordak eta Koldo Izagirrek itzuli eta moldatu zituzten.[1][2][3]

Arraun (abestia)
Joseba Tapiaren musika-lana
Egilea(k)Joseba Tapia
Argitaratze-data1999
IzenburuaArraun eta La rame
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta frantsesa
HitzakPaul Piché
Bestelako lanak
MusikagileaPaul Piché
Pascal Gaigne
Historia
Jasotako sariak
Premios de la Música (en) Itzuli

Joseba Tapiak bi urte geroago kantu honekin Musikaren Saria jaso zuen Madrilen.[4]

Quebeceko kantutegi modernoaren antologia izan zen album hura: Leclerc, Levesque, Vigneault, Léveillée, Charlebois, Piché… Kantaera berri bat proposatzen zuen Joseba Tapiak, malgutasun harrigarriz. [1][5] Quebec urrun dago Euskal Herritik baina hurbil ere bai. Bazter batean, hotza eta elurra den herrialde gogorrean, quebectarrek eutsi egiten diote nortasunari, identitateari. Hizkuntza erraldoi bat dute auzo, independenteak izan nahi lukete…

Hitzak

Joseba Tapia. Quebec diskoa. (Egunkaria, 1999)[5]

Hitz hauekin hasten da abestia:[6][3]

Arraun
Euskaraz Jatorrizkoa frantsesez
Noizbait helduko gara

Arraun arraun
Atzeraka goaz
Ez dirudi erraza
Mugaz muga helmuga jotzea
[...]

J'espere qu'on va y arriver

On rame, on rame
On recule de deux pieds
On pensait pas qu' c'etait si loin
À bout, à bout, aboutir a la fin
[...]

Taldea

Diskoaren grabazioan parte hartu zuten musikariak lau hauek izan ziren:

Saria

  • 2001: Musikaren Saria jaso zuen Madrilen, SGAE (Sociedad General de Autores y Editores) eta AIE (Asociación de Intérpretes y Ejecutantes) erakundeek banatzen dute sari hori. Paul Piché-ren Arraun kantagatik irabazi zuen saria.[7]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. «Québec: hamalau kantu independentziarako» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  2. Québec – Joseba Tapia. (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  3. Tapia, Joseba. (1999). Arraun (Tapia eta Leturia). Gabi de la Maza - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  4. (Gaztelaniaz) Cubillo, Igor. (2001-03-27). «Joseba Tapia espera que el Premio de la Música le sirva para abrir nuevos mercados» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  5. Erostarbe, Gorka; Koch, Edurne. (1999-12-01). Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  6. Tapia, Joseba. (1999). «Arraun» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  7. (Gaztelaniaz) Cubillo, Igor. (2001-03-27). «Joseba Tapia espera que el Premio de la Música le sirva para abrir nuevos mercados» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.