Arratzua-Ubarrundia

Arratzua-Ubarrundia[2] Arabako erdialdeko udalerri bat da, Zuia-Gorbeialdea eskualdeko txikiena. Gasteiztik zazpi bat kilometro iparraldera dago.

Arratzua-Ubarrundia
 Araba, Euskal Herria

Arratzu-Ubarrundiko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaGorbeialdea
Izen ofiziala Arratzua-Ubarrundia[1]
AlkateaMaria Blanca Antepara Uribe (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01520
INE kodea01008
Herritarraarratzuar, ubarrundiar[2]
Kokapena
Koordenatuak42°53′25″N 2°38′21″W
Map
Azalera57,41 km2
Garaiera527 (Duran) metro
Distantzia6.5 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.043 (2023)
12 (2022)
alt_left 451 (%43,2) (%50,7) 529 alt_right
Dentsitatea0,02 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[3]
% 36,82
Zahartze tasa[3]% 24,9
Ugalkortasun tasa[3] 34,83
Ekonomia
Jarduera tasa[3]% 82,22 (2011)
Genero desoreka[3]% 5,66 (2011)
Langabezia erregistratua[3]% 6,66 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3]% 28,13 (2010)
Kaleko erabilera [4]%  (2016)
Etxeko erabilera[5]% 10.2 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1920
Webguneahttps://www.arratzua-ubarrundia.eus/

Udalerria Arratzua eta Ubarrundia udalerriak batu zirenean sortu zen. Ondoren Ganboako lur zati bat ere batu zitzaion, hain zuzen Langara Ganboa dagoen zatia.

Bertan dago Uribarri Ganboako urtegiaren zati handi bat, baita presa bera ere. Uribarri Ganboan gasteiztarrek aisialdirako erabiltzen dituzten hainbat instalazio daude.

Geografia

Ingurune naturala eta klima

Uribarri Ganboako urtegia eta Arratzu-Ubarrundiko lurrak

Udalerriaren zati handi bat Uribarri Ganboako urtegiak betetzen du, udalerriaren erdian, eta horrek Arratzu-Ubarrundiko lurrak hiru eremutan banatu ditu. Iparraldeko eremua menditsu eta basotsua da, Elgea mendilerroaren hegoaldeko mazeletan kokaturik baitago. Bertan daude Landa eta Uribarri-Ganboa herriak, eta udalerriko tontorrik garaiena, Usakoatxa (913 metro). Mendebalderago beste lur zati bat dago, hain menditsua ez dena baina bai muinoz tartekatutako labore lurrez osatutakoa. Luku eta Betolatza dira herri nagusiak. Hegoalderantz hirugarren eremua dago, Gasteizko udalerrian mihi bat bezala sartzen dena eta Zadorra ibaiaren ibarraren ezkerraldea betetzen duena. Eskualde hori muinoz osaturik dago urtegiaren ertzean, Langara Ganboa inguruetan, eta lauagoa da hegoalderantz. Bertan daude udalerriko herri nagusiak: Arroiabe, Dura eta Zurbao.

Zadorra ibaia 540 metro inguruko garaieran irteten da urtegitik, eta ondoren hurrengo herrietatik igarotzen da: Arroiabe, Mendibil eta Dura, eta azkenean, Eskalmenditik pasatu ondoren, Gasteizko udalerrira sartzen da Salburuko parkean.

Urtegiaren erdian bi uharte daude: Zuhatza uhartea eta Zaldien uhartea.

Udalerri mugakideak

Historia

Erdi Aroan eskualdean borroka handiak izan ziren ahaide nagusien arteko liskarretan, oinaztar eta ganbotarren artean, alegia.

Udalerria 1920an sortu zen, aurreko Arratzua eta Ubarrundia udalerri ohiak uztartu eta gero. 1957an, Uribarri Ganboako urtegiaren eraikitzea zela eta, desagertu zen Ganboa udalerriaren herri bi ere hartu zituen bere baitan: Langara Ganboa eta Mendizabal, azken hau dagoeneko desagertua.

Banaketa administratiboa

Arratzu-Ubarrundiko udalerria ondorengo herriek osatzen dute, alfabetikoki eta udalerri ohia markaturik:

Demografia

Arratzu-Ubarrundiko biztanleria

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Rufino Saez de Ibarra hautatu zuten alkate.

Arratzua-Ubarrundiako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
178 (% 34,63)
Bildu
2 / 7
166 (% 32,3)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 7
91 (% 17,7)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
1 / 7
79 (% 15,37)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Arratzu-Ubarrundiko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[6] 2011[7] 2007[8] 2003[9] 1999[10] 1995[11] 1991[12] 1987[13] 1983[14] 1979[15]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) %39,44 3 %33,52 3 %48,24 4 %57,82 5 %39,81 4 %47,43 4 %45,18 4 %60,63 5 %60,67 5 %37,85 3
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu %36,25 3 %31,26 2 - - - - - - - - - - - - - - - -
Alderdi Popularra (PP) %12,95 1 %17,14 1 %18,75 1 %21,09 1 %18,71 1 %17,06 1 %9,34 0 - - - - - -
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) %6,97 0 %14,88 1 %16,41 1 %17,23 1 %16,55 1 %11,98 1 %27,71 2 %35,19 2 %36,33 2 %27,97 2
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) - - - - %14,06 1 - - - - - - - - - - - - - -
Arabar Batasuna (UA) - - - - - - %2,49 0 %5,28 0 %10,76 0 - - - - - - - -
Euskal Herritarrok (EH) - - - - - - - - %17,51 1 - - - - - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - %10,76 1 %16,27 1 - - - - - -
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) - - - - - - - - - - - - - - - - - - %34,18 2

Alkateak

Hauek izan dira Arratzu-Ubarrundiko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[16]
Rufino Saez de Ibarra Ruiz de Arbulo[16][17] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Rufino Saez de Ibarra Ruiz de Arbulo[16][17] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Aurelio Velez de Mendizabal Perez de Mendiguren[16][17] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Rufino Saez de Ibarra Ruiz de Arbulo[16][17] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Rufino Saez de Ibarra Ruiz de Arbulo[16][17] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Rufino Saez de Ibarra Ruiz de Arbulo[16][17] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Rufino Saez de Ibarra Ruiz de Arbulo[16][17] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Rufino Saez de Ibarra Ruiz de Arbulo[16][17][18] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Rufino Saez de Ibarra Ruiz de Arbulo[16][17][19] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Blanca Antepara Uribe[16][20][17] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Blanca Antepara Uribe[16][20][21][22] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea [23]
Maria Blanca Antepara Uribe[24] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Garraioa

Araba Bus sareko   eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
2Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)LukuUrbinaGoiainLegutioIbarra
4Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)ZurbaoIlarratzaMataukuArbuluArgomaizVenta del PatioMendixurMaturaOzetaHermuaLarreaAxpuruBarria (bidegurutzea)Barria (aterpe)NarbaxaArriolaGordoaGalarreta
18Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Gasteiz (Alas/Boulebard)DuraLukuUrbinaGoiainLegutioOtxandio (ospitalea)Otxandio (Anteparaluzeta)Abadiño (Amaitermin)Urkiola (santutegia)Urkiola (Santi Gaztelu)MañariaMañaria (Aldabarrena)Izurtza (Ortuzar)Izurtza (Eleizalde)Iurreta (Maspe)Durango
(Landako)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
6bGasteiz
Legutio
Dura
ZurbaoArzubiagaLangara GanboaZiraoBetolatzaLukuUrbinaUrrunagaNafarrateGasteiz
Legutio
Dura

Ondasun nabarmenak

Arratzuar eta ubarrundiar ospetsuak

Erreferentziak

  1. «ARRATZUA-UBARRUNDIA: Udalerriaren izena euskal grafiara egokitzea», Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 43. zenbakia, 2012-04-16, 3847. orrialdea.
  2. Euskara baturako, Arratzua-Ubarrundia udalerri izena eta arratzuar, ubarrundiar herritar izenak arautu ditu Euskaltzaindiak. Ikus Euskaltzaindiaren 150. araua: «Arabako herri izendegia».
  3. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  4. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  6. Arratzu-Ubarrundiko udal hauteskundeak, 2015.
  7. Arratzu-Ubarrundiko udal hauteskundeak, 2011.
  8. Arratzu-Ubarrundiko udal hauteskundeak, 2007.
  9. Arratzu-Ubarrundiko udal hauteskundeak, 2003.
  10. Arratzu-Ubarrundiko udal hauteskundeak, 1999.
  11. Arratzu-Ubarrundiko udal hauteskundeak, 1995.
  12. Arratzu-Ubarrundiko udal hauteskundeak, 1991.
  13. Arratzu-Ubarrundiko udal hauteskundeak, 1987.
  14. Arratzu-Ubarrundiko udal hauteskundeak, 1983.
  15. Arratzu-Ubarrundiko udal hauteskundeak, 1979.
  16. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  17. (Gaztelaniaz) «Gorbeialdeko kuadrilla» Gorbeialdeko kuadrilla (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  18. (Gaztelaniaz) «Siguen activos varios focos de fuego a escasos kilómetros de Vitoria» El Mundo 2009-07-22 (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  19. (Gaztelaniaz) «Sobre Durana» Diario de Noticias de Álava 2011-03-26 (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  20. (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  21. (Gaztelaniaz) «Seguimento de las inundaciones de Vitoria-Gasteiz y Álava» EITB 2021-12-11 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  22. «EH Bilduren aginte makila kolokan da Legution» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  23. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  24. (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.