Arratzola
Arratzola (azentua bigarren silaban) Atxondo herriko auzoa da gaur egun. Hala ere, 1962. urtera arte herri independente gisa funtzionatu zuen. Urte horretan Apatamonasterio eta Axpe-Martzaa herriekin bat egin eta Atxondo sortu zuten.
Arratzola | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Atxondo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°05′54″N 2°34′39″W |
Garaiera | 252 metro |
Demografia |
Arratzola Anboto mendiaren magalean dago kokatua, eta bertan jaio da izen bereko erreka, aurrerago Ibaizabal sortuko duena Zumelegirekin batera.
Arratzolatik gertu, XX. mendera arte funtzionatu izan dute burdin eta berun meatze batzuk. Horiek garraiatzeko trenbide bat zegoen, Durango-Elorrio burdinbideko adar bat zena. 1990eko hamarkadan trenbide hori eraldatu eta bide berde bat eratu dute.
![](../I/Arrazola.JPG.webp)
Ikuspegi orokorra
Jaiak eta ospakizunak
Arratzolako jaiak Andre Mariaren Jasokundearen omenez egiten dira, abuztuaren 15aren inguruan.
Argazki galeria
- San Migel eliza
- Plaza
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Arratzola 1842tik aurrerako erroldetan udalerrietako datuak jasotzen dituen webgunean.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.