Arrate Illaro

Arrate Illaro Etxebarria (Getxo, 1989) bizkaitar bertsolaria da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen[1] eta Euskaraldiaren koordinatzailea izan da orain arteko edizioetan[2][3].

Arrate Illaro
Bizitza
JaiotzaGetxo, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Biografia

Leioako ikastolan hasi zen bertsotan[1] eta 2006an Bizkaiko eskolartekoan bigarren egin ondoren Euskal Herrikoa irabazi zuen[4]. 2010an, 2012an eta 2018an Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoak jokatu zituen.

2013an Sardinian Jon Sarasuarekin batera bertso saioa osatu zuen Paulu Zedda Sardiniako inprobisatzaileak antolaturiko topaketa batzuetan[5].

2018tik aurrera Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da[1].

Bertso-txapelketak

Erreferentziak

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arrate Illaro Etxebarria - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  2. Goikoetxea, Garikoitz. ««Euskaraldia ez da aldekotasuna adierazteko kanpaina bat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  3. Regadas, Leire. Arrate Illaro: 'Euskaraldian baieztatu dugu euskararen transmisioa emakumeen esku dagoela'. (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  4. «Txomin Elosegik eta Arrate Illarok jantzi dituzte eskolarteko txapelak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  5. «Arrate Illaro eta Jon Sarasua Sardinian» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).

Kanpo estekak

Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.