Arrate Gisasola

Arrate Gisasola Izeta (Eibar, Gipuzkoa, 1979ko otsailaren 5a) Eibar KEn (emakumekoen taldea) jokatu zuen. Espainiako nazioarteko futboleko atezain ohia da.[1]

 

Arrate Gisasola

Bizitza
JaiotzaEibar, 1979ko otsailaren 5a (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, idazlea, irakaslea eta bertsolaria

Facebook: arrate.gisasola LinkedIn: arrate-gisasola-izeta-29893569 Inguma: arrate-gisasola-izeta Edit the value on Wikidata

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Ebete hizkuntza-zerbitzuetako kidea da.[2]

Ibilbidea

Futbolari

Gisasola 1993an hasi zen Eibar KEn jokatzen, eta gero atezain postuan jokatu zuen. 2003. urtera arte jokatu zuen Elbartar KEn, SD Eibar izena aldatu baino lehen. Nazioartean Gisasola Espainiako taldearen hirugarren atezaina izan zen 1997ko Europako Txapelketetan, eta finalerdiak lortu zituen.[3]

Lorpenak:

Idazle

Hainbat argitalpen ditu Arratek, taldean zein bakarka

  • Euskararen erabilera indartzea Lehen Hezkuntzan: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako (2023, Glotodidaktika, Euskara, UEU).
  • Haur eskolako hizkuntza indartzen familia etorri berriekin. Iñaki Eizmendi Arsuaga, Maddalen Aristegi Sanchez, Arrate Gisasola Izeta (2022, Hezkuntza (Eskola), Soziolinguistika, Euskara, UEU)
  • Euskararen erabilera indartzea LHn: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako (2021, Hezkuntza (Eskola), Hizkuntzalaritza, Haurrak, Euskara UEU

Irakasle

2021ean Euskararen erabilera indartzea LHn ikastaroko irakaslea da Arrate Gisasola Ebete hizkuntza zerbitzuetako kidea. Lehen hezkuntzako ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak eman dizkie UEUk eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean antolatutako ikastarora hurbildutako lagunei.[6]

Bertsolari

Arrate Gisasola bertso eskolako kideak 2023ko Eibarko San Andres bertsopaper lehiaketako bigarren saria eskuratu zuen amamarekin izandako elkarrizketa kontatu zuen bertso sortarekin.[7][8]

Zutabegile

Plaentxia.eus komunitateko kolaboratzailea da.[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.