Arrasate Rugby Taldea
Arrasate Rugby Taldea Gipuzkoako Debagoiena eskualdean dagoen Arrasate udalerriko errugbi talde bat da.
Izen osoa | Kanpanzar Arrasate Rugby Taldea | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hiria | Arrasate, Debagoiena EH | ||||||||||||||||
Sorrera | 1972ko otsaila | ||||||||||||||||
Kirol zelaia | Mojategi | ||||||||||||||||
Presidentea | Ramon Barrutia | ||||||||||||||||
Entrenatzailea | Julen Barrutia | ||||||||||||||||
Liga | Euskal Maila | ||||||||||||||||
2022-23 | 7.a (B multzoko 1.a) | ||||||||||||||||
Webgunea | www.arrasaterugby.eu | ||||||||||||||||
|
Historia
1972ko otsailean sortu zuen Jesus Jauregi aramaioarrak. Berau Madrilgo C.R. Cisneros taldeko jokalaria zen eta Arrasateko atletismo elkartearen laguntza izan zuen taldea sortzeko. Jesus Jauregi izan zen elhenengo entrenatzailea eta zuzendaria berriz Luís Mari Etxaburu. Berehala Juventud Deportiva Mondragón taldearen barnean sartu zen.
Lehenengo denboraldian laugarren egin zuten ligan. Kamiseta berdea eta praka zuriak erabili zituen. 1975ean gaur egungo koloreak hartu zituen eta urte hartan Trofeo Vasco-Navarro delakoa irabazi zuen. Gorako bideari ekin zion orduan eta 1980an lehen mailara iritsi zen. Gaur egun Euskal Mailan jokatzen du.
2014-15ean Euskal Ligako bigarren mailako txapelduna izan zen baina igotzeari uko egin zion. 2016-17 denboraldian berriz ere txapeldun izatea lortu du eta oraingoan mailaz igo du.
Zelaiak
Iturripeko instalaziotan jokatu zuen 1990an Garagartzako zelaira aldatu zen arte. 2007an Mojategi estreinatu zuen, belar artifizaldun zelaia.
Azken denboraldiak
Euskal Ligako A multzoak 1. maila eta B multzoak 2. maila izena hartu dute 2015-16an.
Denboraldia | Liga | Postua |
---|---|---|
2010-11 | Euskal Maila (C multzoa) | 4.a |
2011-12 | Euskal Maila (B multzoa) | 4.a |
2012-13 | Euskal Maila (B multzoa) | 1.a |
2013-14 | Euskal Maila (B multzoa) | 4.a |
2014-15 | Euskal Maila (B multzoa) | 1.a |
2015-16 | Euskal Maila (2. maila) | A taldeko 3.a |
2016-17 | Euskal Maila (2. maila) | 1.a |
2017-18 | Euskal Maila (1. maila) | 7.a |
2018-19 | Euskal Maila (1. maila) | 10.a |
2019-20 | Euskal Maila (2. maila) | 1.a |
2020-21 | Euskal Maila (1. maila) | 4.a |
2021-22 | Euskal Maila (1. maila) | 4.a |
2022-23 | Euskal Maila (1. maila) | 7.a (B multzoko 1.a) |
Emakumezkoen taldea
Arrasatek eta Eibarrek batera atera zuten taldea AGT-ERT izenarekin.
Denboraldia | Liga | Postua |
---|---|---|
2021-22 | Euskal Errugbi Txapelketa (1. maila) | 6.a |
2022-23 | Euskal Errugbi Txapelketa (1. maila) | 6.a |