Arrangizgana

Arrangizgana[1]Trabakua izenaz ere ezaguna— Markina eta Mallabia (Bizkaia) artean dagoen mendatea da (436 metro). Mendatearen hegoaldeko alderako igoera Ermuan hasten da itsasoaren mailatik 170 metrora eta Mallabiko udalerriaren erdigunea zeharkatu ostean BI-3302 errepidea mendatearen gorengo puntura, 436 metrora, ailegatzen da.

Arrangizgana
Datu orokorrak
Garaiera436 m
Motamendate
Geografia
Map
Koordenatuak43°12′39″N 2°32′51″W
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia

Arrangizgana mendatea ohiko bidea da Oiz mendira igotzeko.

Etimologia

XIX. mendeko dokumentuen arabera, Trabakuko jatorrizko izena Arrangizgana da, Markinatik Berrizera doan BI-633 bide ondoan dagoen Arrangiz izeneko baserria dela eta. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak Arrangizgana izena erabiltzea gomendatzen du.[1]

Trabakua izenaren esanahia, bizkaieraz, "traba egiten duena" da. Antzinako hitzezko erreferentzien arabera, izenaren jatorria bi tabernariren arteko lehian datza. Tabernari bien artean, konpetentzia zela eta, elkarri ezizenak jarri zizkioten: batak besteari "trabakua" deitzen zion bere negozioari "traba" egiten ziolako, eta besteak ordea "orrezbengo" (hor ez bahengo) deitzen zion lehenengoari, arazo beragatik.

Egoera

Oiz mendiko (1028 m) ekialdeko bizkarrean dago. Bi jatetxe eta bi landetxe aurkitzen dira bertan eta Mikel Anjel Lertxundi eskultorearen "equilibrio, por la senda de la naturaleza" izeneko eskultura eta baserri ugari ikus ditzake bertan.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko mendien katalogoa, Euskal Mendizale Federazioa, 2009. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia du.

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko mendateak

Kanpo estekak

Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.