Arranes Arbiskar

Arranes Arbiskar Ascoliko brontzean agertzen den K.a. I. mendeko Segia hiriko gerlari edo mertzenario baten baskoi izena da[1], K.a. 90ean hain zuzen ere. Baskoia izan arren erromatarrentzat mertzenarioa izan zen Gizarte Gerran eta horregatik Erromatar hiritartasuna eman zitzaion[2]. Beste hirietako zaldunekin batera Turma Saluitana izeneko zalditeriaren kidea izan zen.

Arranes Arbiskar
Bizitza
Herrialdeabaskoi
Jarduerak
JarduerakMertzenarioa

Plakan, zehazki honela jartzen du: Arranes Arbiscar f. "f" hori filius izanik, irakurketa osoa Arranes Arbiscar filius da, hau da: Arbiskarren semea den Arranes.

Euskal-akitanierazko izenek duten bi ezaugarri gutxienez ditu bere izenak: R kontsonantea bikoiztea eta RR aurreko bokala (bokal protetikoa).[1]

Iñaki Egaña historialariak Arranes Arbizkar interpretazioa ematen dio, egungo ortografia eta fonetikaren ikuspuntutik irakurrita eta izenaren etimologia bat proposatuta[2]. Kontuan izan behar dugu latinez C hizkiaz, K soinua transkribatzen zutela.

Erreferentziak

  1. Fernández Palacios, Fernando. (2019). «Casos y cosas peninsulares relacionadas con la denominada onomástica “vasco-aquitana”» Palaeohispanica. Revista Sobre Lenguas Y Culturas De La Hispania Antigua 10: 363-378..
  2. Egaña, Iñaki.. (2005). Quién es quién en la historia del país de los vascos?. (1. ed. argitaraldia) Txalaparta ISBN 84-8136-399-5. PMC 62384168. (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.