Arrain-ziza

Arrain-ziza (Macrocystidia cucumis) Macrocystidia generoko onddo espezie bat da.[1] Usain txarra, ia kirasduna du, eta horregatik ezin da sukaldean erabili.

Arrain-ziza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaMacrocystidia
Espeziea Macrocystidia cucumis
Joss., 1934

Deskribapena

Kapela: 1 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehenbizi kanpai itxurakoa, gero laua, kolore arre-gorrixka ilunekoa, ertzean argiagoa. Eguraldi hezean azal distiratsua du.

Orriak: Ia libreak, meheak, sabeldunak, orritxo ugarirekin, kapelaren kolorekoak edo argixeagoak, ertz argiagoarekin.

Hanka: Liraina, erabat belusduna, arre-marroixka, kapelatik garbi-garbi bereizteko modukoa, arre argia goian eta arre-lur kolorekoa oinarri aldean.

Haragia: Mehea, nahiko hauskorra, usain sendokoa, ia kirasduna, arraina, andere-mahats heldugabeak edo pepinoa gogora ekarriz.[2]

Etimologia: Cucumis epitetoa latinetik dator, sandia esan nahi duen "cucumis" hitzetik. Bere usainagatik

Jangarritasuna

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

Collybia velutipes delakoarekin, honek ere oin belusatua du, baina kapela kolore oso deigarrikoa du, orri argiagoak eta sortaka ateratzen da, hostozabalen motzondoetan, enborretan eta adarretan.[4]

Oharra: Macrocystidia cucumis espeziean, bi forma daude: latifolia eta leucospora. Lehenengoak tamaina txikiagoa du, orri gardenak ditu eta kapela titi apur batekin. Bigarrena ere aurrekoaren antzekoa da, baina espora-jalkina zuria du.

Sasoia eta lekua

Udazkenean berandu agertzen da, lurrustel hezean, talde txikitan, pinuen eta hostozabalen azpian.[5]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 259 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 196 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 261 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 380 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.