Arragoa (labea)
Arragoa siderita (FeCO3) kiskaltzeko labea da.
- Arragoa terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Arragoa (argipena)»
Historia
Burdina oxidotan aberatsak ziren mineralak agortu zirenean, sakonagoko galeria eta zainetan lortutako burdina karbonatoa (siderita) erabili behar izan zuten burdina ekoizteko. Euskal Herrian minerala kiskaltzeko labe hauetako asko daude meatzeetan bertan. Bi helbururekin kiskaltzen zuten minerala arragoetan: mearen metal-legea handitzeko, ezpurutasunak errez, eta garraioa errazteko, pisua murrizten baitzen.[1]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Burdinolaren historia liburutik txertatu zen 2020-11-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Gutiérrez Martín de Vidales, Aurelio. Arragoak, hornos de calcinación. oroimena.bera.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-7).
Ikus gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.