Arpilatze
Arpilatzea edo harrapaketa guda eta hondamendi egoeretako nahasmena aprobetxatuz egindako lapurreta da, bereziki modu indiskriminatuan egiten bada. Hedaduraz, ardura edo jagoletza eza dagoenean egindako lapurreta. Ustelkeria kasuetan burututako harrapaketak izendatzeko ere erabiltzen da, agintariek duten eskumenak aprobetxatuta.
Arpilatze batzuk
- Valentiniano III.a hiltzean 455an, bandaloek Erroma inbaditu eta arpilatu zuten.
- Mahmud Ghaznikoak Indiako Somnath, Mathura, Kannauj eta beste tenplu hiri batzuk arpilatu zituen behin eta berriro 1000 eta 1027 artean.
- Gurutzatuek Konstantinopla setiatu ondoren 1204an, hiria arpilatu eta bertako aberastasun ugari Italiara eraman zituzten.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.