Aromia moschata
Aromia moschata Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian, Afrika iparraldean eta Asian bizi da, Iberiar penintsulatik hasi eta Japoniaraino.
Aromia moschata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Generoa | Aromia |
Espeziea | Aromia moschata Linnaeus, 1758 |
Deskribapena
Tamaina ertaineko kakalardoa da, 15-35 mm arteko luzera hartzen baitu[1]. Antena oso luzeak ditu, gorputza baino luzeagoak arren kasuan eta gorputzaren bestekoak emeetan. Kobre-berde koloreko iridiszentzia metalikoa du. Iberiar penintsulako kakalardoen pronotoa gorrixkagoa izaten da. Usain gozo berezia jariatzen du, hortik moschata izena[2].
Habitata
Sahastietan eta makal basoetan aurkitzen da gehien bat, beldarrak hartaz elikatzen baitira.
Bizi zikloa
Emeak arrautzak sahats edo makalaren enborreko azalean jartzen ditu eta beldarrak hartaz elikatzen dira galeriak osatuz. Hildako adarren zurez elikatzen dira gehien bat[2]. Bigarren edo hirugarren urteko udaberrian pupatu eta ekaina eta abuztua artean ikusten dira helduak. Helduak izerdi landuaz elikatzen dira[1].
Iruditegia
- Kakalardo eldua eskuan, tamaina ikusteko.
- Heldua hegoak aterata.
- Aromia moschata-ren beldarra.
Erreferentziak
- «Aromia moschata - 8457» www.asturnatura.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
- «Aromia moschata | Agrológica» www.agrologica.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).