Aroa Arrizubieta
Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, Araba, 2001) Arabako bertsolaria da. Euskal Herriko eskolarteko txapeldun izan zen eta 2024an Arabako txapelketa nagusia irabazi zuen.
Aroa Arrizubieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 2001 (22/23 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Gazte Koordinadora Sozialista |
Biografia
Armentia ikastolan bertsozaletu zen eta 2013ko eskolarteko topaketan hartu zuen parte. 2016an eta 2017an Arabako Eskolartekoa irabazi zuen eta 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten duen lehenengo arabarra izan zen[1]. 2019 urtean Arabako Bertsolari Txapelketa nagusiko finalerako sailkatu zen[2] eta hirugarrenez irabazi zuen Arabako eskolartekoa.
2024an bigarrenez sailkatu da Arabako Txapelketako finalera[3] eta Manex Agirrerekin buruz burukoa jokatuta txapelduna izan zen.
Palmaresa
Txapelketak
- Arabako Bertsolari Txapelketa (1): 2014
- finalista 2019an eta 2024an.
- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1): 2017.
- Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (3): 2016, 2017, 2019.
Sariak
- Abra saria (1): 2018[4].
- Bertxoko sariketa (2): 2018, 2019
Erreferentziak
- Berria.eus. «Aroa Arrizubietak gasteiztarrak irabazi du Eskolarteko txapelketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
- «Iñaki Viñasprek jantzi du 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapela -» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- «Gasteiz, martxoak 16 — Arabako Bertsolari Txapelketa 2024» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
- «Aroa Arrizubietak irabazi dau Abra Saria» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
Kanpo estekak
- Elkarrizketa: Plazak izan nahi ditut plazarako entrenatu ahal izateko Berria, 2024.03.19
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.