Arnuanda II.a
Arnuanda II.a, errege hitita bat izan zen, bere aita Shubiluliuma I.aren seme eta oinordekoa. Gutxi gora-behera, urte t'erdiz gobernatu zuen, K.a. 1322tik K.a. 1321 arte.
Shubiluliuma I.aren seme nagusi bezala, honen kanpaina militar batzuetan parte hartu zuen, bereziki, Mitanniren aurkako Bigarren Gerra Siriarrean eta Egiptoren aurkako gerran. Hain zuzen ere azken gerra honetan, preso ugari harrapatu ziren, hititen erresumara, Shubiluliuma I.a lehenik, eta, handik denbora batera, Arnuanda II.a ere hil zituzten izurrite bat eraman zuten presoak.
Arnuanda II.aren oinordekoa, bere anaia txikia Mursili II.a izan zen.
Aurrekoa Shubiluliuma I.a |
Errege hitita K.a. 1322-K.a. 1321 |
Ondorengoa Mursili II.a |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.