Arnotegi

Arnotegi mendia Bilbon dago, Ganekogortako mendilerroan. 426 metroko garaiera du. Bilboko ikuspegi ederra ematen du mendi honek.

Arnotegi
Datu orokorrak
Garaiera426 m
Prominentzia124 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°14′06″N 2°56′01″W
MendikateaGanekogortako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLarraskitutik

Tontorrean Karlistaldietan eraikitako gotorleku baten hondakinak ikus daitezke. Bigarren tontor bat ere dauka (377 metroko garaierakoa), non ETBko antena bat dagoen, magalean daukan auzoaren izen bera daramana, Irusta. Gailurretik hurbil, erpin geodesikoa dago.

Igotzeko abialeku arruntena Bilboko Larraskitu auzoa da. Bolintxutik abiatuta ere igo daiteke.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.