Arnold Ruge

Arnold Ruge (Bergen auf Rügen, 1802ko irailaren 13a - Brighton, 1880ko abenduaren 31a) alemaniar filosofo eta idazlea izan zen.[1] Ludwig Ruge bere anaia zen.

Arnold Ruge

Member of the Frankfurt Parliament (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBergen auf Rügen, 1802ko irailaren 13a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaBrighton, 1880ko abenduaren 31 (78 urte)
Hobiratze lekuaBrighton
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea
Jenako Unibertsitatea
University of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, itzultzailea, kazetaria, politikaria eta autobiografialaria
Enplegatzailea(k)University of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
KidetzaAlte Heidelberger Burschenschaft (en) Itzuli
Izengoitia(k)M. Karlstein, Agnes W. Stein, R. Durangelo eta Dr. Adolph

Biografia

Halle, Jena eta Heidelbergeko unibertsitateetan ikasia, 1925ean 14 urteko kartzela zigorra ezarri zioten ikasleen protestetan parte hartzeagatik. 1930ean, Hallen jarri zen bizitzen, eta filosofia irakatsi zuen, nahiz eta, bere jarduera politikoak zirela medio, laster postua kendu zioten.[2] Ezker hegeliarrari eta Alemaniako Gazte Mugimenduari atxikia, Karl Marxen kolaboratzailea ere izan zen, eta elkarrekin argitaratu zuten Deutsch-Französische Jahrbücher aldizkaria. Baina laster bi pentsalariak urrundu ziren. Heinrich Bernhard Oppenheimekin batera Die Reform egunkaria plazaratu zuen itxiarazi izan arte. 1848-1849ko alemaniar iraultzan parte hartu zuen; honen porrota ondoren Ingalaterrara erbesteratu zen eta bertan hilko zen 1880an.[3]

Obra

  • Schill und die Seinen. Trauerspiel. Stralsund 1830
  • Neue Vorschule der Aesthetik 1837
  • Hallische Jahrbücher für deutsche Wissenschaft und Kunst 1838-1840
  • Deutsche Jahrbücher für Wissenschaft und Kunst 1841-1842
  • Anekdota zur neuesten deutschen Philosophie und Publicistik 1843
  • Deutsch-französiche Jahrbücher 1844
  • Zwei Jahre in Paris 1846
  • Aus früherer Zeit 1862-1867
  • Aufruf zur Einheit. Berlin 1866
  • Aus früherer Zeit. Autobiographie. Berlin 1863–67, 4 v.
  • Bianca della Rocca. Historische Erzählung. Berlin 1869
  • Acht Reden über Religion. Berlin 1875
  • Briefwechsel und Tagebuchblätter aus den Jahren 1825–1880. Berlin 1885–86, 2 v.
  • Geschichte unsrer Zeit seit den Freiheitskriegen. Leipzig 1881
  • Juniusbriefe. Leipzig 1867
  • Der Krieg. Berlin 1867

Erreferentziak

  1. Biografías y Vidas: Arnold Ruge
  2. Löwith, Karl (2008). De Hegel a Nietzsche: La quiebra revolucionaria del pensamiento en el siglo XIX. Katz Editores. 100 or. ISBN 978-84-96859-16-6.
  3. https://en.wikisource.org/wiki/The_New_International_Encyclopædia/Ruge,_Arnold

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.