Arnedoko gaztelua
Arnedoko gaztelua (gaztelaniaz: Castillo de Arnedo) Errioxako (Espainia) gaztelua da, Arnedon dagoena.
Arnedoko gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Errioxa |
Q123680441 | Arnedo |
Koordenatuak | 42°13′44″N 2°05′48″W |
Eremuak jada erromatar aztarnak izan arren[1], arabiarrek eraiki zuten (agian IX. mendean). Gero, errekonkistan hainbat aldiz aldatu zuen jabea.[2]
Kokapena
Harkaitz hansdi batean kokaturik dago oinarritik 60 metrotako altueran. Itxura txiangeluarra du eta altuera desberdineko bi plataformatan 1.400 metro koadroko azalera izatera iristi zen[3]. Hiria eta Cidacos ibaiaren ibilbidea kontrolpean zituen.[4]
Historia
Aurrekariak
Erromatarrek eraikitako gotorleku bat izan zela dirudi, terra sigillata keramikazko aztarnak aurkitu baitira. Dena dela Arnedo hustu egin zen ondoren eta berriz populatzen hasi zirenean leizeak eraiki zituzten.
Erdi Aroan
Musulmanek konkistatu zutenean haien menpeko Iberiar penintsulako 26 probintziatako baten hiriburu bihurtu zuten Arnedo eta muinoan gaztelu indartsu bat eraiki zuten[3]. Banukasitarren leinuko Musa ibn Musa (785-862) izan zen aurreneko jabea. Ebro haraneko jauna bihurtu zen eta Arnedoko gaztelua izan zuen egoitza.
908-909 artean Antso I.a Gartzeitz Iruñeko erregeak konkistatu zuen eta ordutik aurrera nafarren, gaztelarren eta aragoitarren arteko borrokatan rol garrantzitsua jokatu zuen. Gazteluko tenentea zen eraikinaren arduraduna. XIV. mendean Fernández de Velasco familia, Haroko kondeak, bihurtu zen Arnedoren jabe. Velascotarrek gaztelua berriztu zuten baina herrian bertan jauregia eraiki zutenean gaztelua bertan behera gelditu zen[5]. Azken arduraduna Rui Díaz de Fuenmayor alkaidea izan zen 1575ean[3].
Aro Modernoa
XIX. mendean Lehen Karlistaldia izan zenean tropen babesleku izateko atondu zen. 1870. urtean hegoaldeko horma erori egin zen eta ordutik aurrera gazteluko harriak eraikinak altxatzeko erabili ziren[3].
Egitura
Gazteluaren oinplanoa irregularra da eta nolabaiteko triangelu itxura du. Hareharri gorriaren gainean eraikia dago altuera desberdinetako bi plataformatan.
Material anitzez egindako hormak ditu eta babes egiturak ipar-mendebaldeko dorre poligonala eta iparraldeko kubo zirkularra dira. Gaztelurako sarrera hego-ekialdean dago eta aurreneko patioan aljibe errektangularra du. Erdialdean, harresiari itsatsita homenajearen dorrea dago eta handik goiko patiora pasatzen da[3].
Erreferentziak
- Sáenz Rodríguez, Minerva. (1994). Configuración urbana del casco antiguo de la ciudad de Arnedo. in: Historia del arte en La Rioja Baja, ámbito y vínculos artísticos : La Rioja, 8, 9 y 10 de octubre de 1993: IV Jornadas de Arte Riojano (Recoge los contenidos presentados a: Jornadas de Arte Riojano (4. 1993. Alfaro)., 15-30 or. ISBN 84-87252-36-2..
- Fernández de Bobadilla, Fernando. (1949). «Apuntes para la historia del castillo de Arnedo» Berceo (10): 45-60. ISSN 0210-8550..
- (Gaztelaniaz) «Castillo de Arnedo » Castillos del Olvido» Castillos del Olvido 2019-09-05 (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
- Calatayud Fernández, Elena. (1990). «Castillo de Quel» Brocar: Cuadernos de investigación histórica (16): 71-84. ISSN 1885-8309..
- «Ayuntamiento de Arnedo - Castillo de Arnedo» www.arnedo.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).