Arne Jacobsen
Arne Emil Jacobsen (Kopenhage, 1902ko otsailaren 11 - ibidem, 1971ko martxoaren 24a) danimarkar arkitektoa izan zen, funtzionalismoaren kidea. Arkitektura ikasi zuen 1924 eta 1927 artean. 1925ean Parisko Art Deco erakusketan parte hartu zuen, aulki baten diseinuarekin zilarrezko domina bat irabaziz. Han, Le Corbusier-ek egindako pabiloiak txundituta utzi zuen, eta Alemaniara egindako bidaia batean Mies van der Rohe eta Walter Gropiusen arkitektura arrazionalista ezagutu zuen. 1929an sari bat irabazi zuen "Etorkizuneko etxea" diseinatzeagatik eta arkitekto ultra moderno bezala onartua izan zen. Hurrengo urtean bere estudioa ireki zuen. Mugimendu modernoko kide bezala ezagutua izan zen. Bigarren Mundu Gerran Suediara joan zen naziengandik ihes egiteko, bere jatorri judua zela eta. Gerra amaitu ondoren, bere herrialdera itzuli zen, non enkargu garrantzitsuak jaso zituen. Gaur egun, batez ere altzarien diseinuengatik gogoratzen da.
Arne Jacobsen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Arne Emil Jacobsen |
Jaiotza | Kopenhage, 1902ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Danimarka Alemania |
Heriotza | Kopenhage, 1971ko martxoaren 24a (69 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jonna Jacobsen (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, diseinatzailea eta furniture designer (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Serbian Academy of Sciences and Arts (en) |
arnejacobsen.com | |
Iruditegia
- Bellevue Beach
- Bellevue Antzokia
- Århusko udala
- Stelling Etxea, Kopenhage
- Klampenborg etxeak
- Rødovreko udala, eskailera
- Munkegaard ikastetxea
- SAS Total Hotel, Kopenhage
- St Catherine's College, Oxford
- Alléhusene housing, Gentofte, 1949-1953
- St Catherine's College, Oxford
- Danimarkako enbaxadan, Londres
- Castrop-Rauxel-eko udala, 1966-1976
- Drp, Egg eta Swan aulkiak
- Number 7 aulkia