Arnaldo Bertrand Zaldukoa

Arnaldo Bertrand Zalduakoa Lapurdiko eta Arberoako bizkondea izan zen (1170-1192). Aldi gogorretan bizi izan zen, Akitaniako duke ingelesak Baionan sartu nahirik zebiltzanean, hain zuzen. Lortu ere lortu zuen hori Rikardo Lehoi Bihotzak, Baionako foruarekin, nobleziari kolpe handi bat emateaz gainera, burgesiaren lagun egitea erdietsi baitzuen. Bertrand Gaskoniako eta Ipar Euskal Herriko jaunekin elkartu eta Rikardo Lehoi-bihotzaren kontra altxa zen; Baiona eskuratu zuen 1177an. Rikardo Lehoi-bihotzak, ordea, setiatu eta bereganatu egin zuen berriro, handik hamar egunera[1]. Arnaldo Bertrandek Uztaritzen eskatu behar izan zuen babesa. Han egokitu zen, lapurtarrei bere eskubide guztiak salduta gero. Lapurdiko baile geratu zen bera. Gilen Raimundo Zalduakoa, Arnaud Bertranden iloba, izan zen Lapurdiko azken bizkondea (1192-1193). Eskubideak Akitaniako duke ingelesari saldu ondoan, Akitaniaren mendeko lurralde bihurtu zen Lapurdi[2].

Arnaldo Bertrand Zaldukoa
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Nafarroako Erresuma
Heriotza1192 (egutegi gregorianoa)
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Erreferentziak

  1. « Ricardus Comes Pictaviae fuit in Aquitania apud civitatem Burdegalensem, qui statim post Natale domini obsedit Akensem civitatem, quam Petrus vicecomes Aquensis el come Bigorniae contra euro munierant, et infra decem dies cepit. Deinde obsedit Bajoniam civitatem, quam Ernaldus Bertrandus Vicecomes Bajoniae contra eum munierat, et infra decem dies cepit, el inda promovens exercitum suum usque ad portus Syzarae, quae nunc Porta Hispaniae dicitur, obsedit Castellum Sancti Petri, et cepit, et demolitus est illud, et compulit per vim Basclos et Navarrenses jurare, quod pacem ab illa hora peregrinis et inter se servarent in perpetuum, et destruxit omnes malas consuetudines, quae inductae erant apud Sorges el apud Espurim  »

    —Rogerio Hoveden kronika

  2. Eusko Jaurlaritza. Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherearen eraketa. .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.