Armin Otto Leuschner
Armin Otto Leuschner (Detroit, 1868ko urtarrilaren 16a - 1953ko apirilaren 22a) estatubatuar astronomoa izan zen.
Armin Otto Leuschner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Detroit, 1868ko urtarrilaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Berkeley (Kalifornia), 1953ko apirilaren 22a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Michigan College of Literature, Science, and the Arts (en) Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nazioarteko Astronomia Elkartea American Astronomical Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Alemanian hazi zen, baina Estatu Batuetara itzuli zen ikastera, eta gero Lick Behatokian graduaturiko lehen ikaslea izan zen. Berlinen doktoregoa lortu aurretik, matematika eta astronomia irakatsi zituen Berkeleyn. Mende-erdi batez Berkeleyko Astronomia Saileko zuzendari izan zen, eta beste administrazio-kargu ugari ere izan zituen Kaliforniako Unibertsitatean. Orbiten teoriari buruzko ikerketak eginez, asteroide eta kometa askoren orbitak zehaztu edo argitu zituen, baina astronomiaren arloan irakasle gisa egin zituen lanik emankorrenak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.