Armiarma.eus
Armiarma.eus web-ataria Susa literatura-argitaletxeak sortu eta sustatutako ekimena da, euskarazko literaturari buruz hainbat informazio biltzen ditu.[1][2][3]
Armiarma.eus | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2000 |
Argitaletxea | Susa |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
Historia | |
Jasotako sariak | |
armiarma.eus | |
Euskarazko literaturari eta idazleei buruz erreferentziazko materialak biltzea eta publiko osoari eskaintzea da biltegi honen helburua.[4]
Armiarma literaturaren zubitegiaren datubase osoak ia 4.600 liburu eta 960 idazle baino gehiago jasotzen zituen 2018an, Wikidatatik ere eskura jarri zirenean.[5]
Martxan dauden proiektuak
Honako egitasmo hauek biltzen ditu:
- Literaturaren Zubitegia: sarean idazleei buruz aurki daitekeenarekin zubi egiten duena: aipamenak, estekak, efemerideak, kritikak, bibliografia...[6]
- Literatur emailuak: literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzeko bloga eta asteroko albistegia.
- basquepoetry.eus (euskal poesiaren ataria): euskal poesia munduari erakusteko leihoa.
- Euskarari ekarriak: Euskarara itzulitako egileen eta obren erreferentziak eta testuak topatzeko tresna duzu webgune hau.
- ipuina.eus: gure literatur generorik zaharrena eta, aldi berean, modernoenaren ataria.
- Liburu elektronikoak (literatura unibertsala eta euskal klasikoak): irakurgailu elektronikoetara egokitutako liburuak, gailura dohainik jaisteko moduan.
- Klasikoen gordailua: literaturako testu klasikoen webgunea. Liburuez gain, baladak, kantak, herri literatura, testu zaharrak...[7]
- Bertso eta olerkien hemeroteka: Julen Urkizaren Euskal Bertso eta Olerkien Bibliografiaren gainean garatutako ekimena.
- Kritiken hemeroteka: euskal literatura modernoko liburuei buruz kaleratu diren kritiken gordailua.[8]
- Literatur aldizkarien gordailua (Ibinagabeitia proiektua): 29 aldizkari eta 6.000tik gora artikulu digitalizatuta.
- Euskal prentsaren lanak: XIX. mendetik aurrerako egunerokoak eta aldizkako agerkariak: Argia, Eskualduna, Euzkadi...[9]
- Euskal lokuzioak sarean (Intza proiektua): euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera.
- Zaldi Ero idazleekin: berrehun argazkiko erakusketa duzu webgune hau, Miel A. Elustondok aurkeztua.[10]
- Teatro testuak: euskarazko hainbat antzezlanen testuen bilduma, Mikel Martinezen webgunean.
- Antzerti: Antzerti aldizkariaren artxiboa.[11]
Sariak
- 2005: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abadia saria.[12]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Armiarma, la red de la literatura en euskera» www.euskadi.eus 2020-03-17 (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
- «armiarma.eus - literaturaren sarean» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
- Arrese, Gorka. «Mila aste eta bat gehiago» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
- Berria. «Itxialdia euskaraz goxatzeko 50 proposamen» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
- «Euskal literaturaren Armiarma sarea Wikidatan aztergai» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
- «Literaturaren Zubitegia berritu du Armiarma webguneak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
- «Klasikoen Gordailua sortu dute sarean» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
- «Literatur kritikak armiarman» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
- «Euskarazko lehenengo prentsa sarean jarri dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
- «Zaldi Erok 200 idazleri egindako argazkiak jarri dituzte sarean» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
- «'Antzerti' aldizkariaren edukiak sareratu ditu Armiarma atariak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
- «'Armiarma.com' web guneak Anton Abbadia Saria jaso du» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
Ikus, gainera
- Bizkaieraren fonotekea
- Ahotsak.eus datu-basea
- Inguma
Kanpo estekak
- armiarma.eus, Euskal Herriko Ahotsak ekimenaren webgunea.
- @Armiarma kontua Twitterren.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.