Armentia ikastola
Armentia ikastola Gasteizen dagoen ikastola bat da. 1992an sortu zen, kooperatiba izaera juridikoarekin, Armentia inguruetan oblatas ordenako mojek zeukaten komentu eta barnetegian. Lehen bi ikasle taldeak 1992-93 ikasturtean hasi ziren eskolak hartzen bertan, eta gaur egun 800 ikasle pasa ditu. EHI – Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteko (garai bateko Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko) partaide da. Armentia ikastolaren proiektu pedagogikoko hiru printzipio nagusiak euskalduntasunaren eta euskal kulturaren sustapena, hezkuntza komunitateko eragile desberdinen (guraso, ikasle eta irakasleen) partaidetza eta eleaniztasuna dira.
- Artikulu hau Armentia ikastolari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.