Armendaritze
Armendaritze ([aʁ̞menðaʁ̞its̻e] Nafar-lapurteraz; Armendaritz [aɾmenðaɾits̻] Goi-nafarreraz) Nafarroa Behereko erdialdeko udalerri bat da, Arberoa eskualdekoa.
Armendaritze | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Armendarits | ||
Auzapeza | Lucien Delgué (2008-2014) | ||
Posta kodea | 64640 | ||
INSEE kodea | 64046 | ||
Herritarra | armendariztar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°18′06″N 1°10′24″W | ||
Azalera | 17,27 km2 | ||
Garaiera | 99-403 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 402 (2018: −4) | ||
Dentsitatea | 22,93 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 15,41 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 70,14 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 80,33 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 6,87 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 3,36 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 16,01 (2010) | ||
Erabilera | % 1,5 (2011) |
Geografia
Hidrografia
Udalerria zeharkatzen dute Biduze ibaiaren hainbat ibaiadarrek; besteak beste, Lihurri ibaiak.
Udalerri mugakideak
- Donamartiri eta Mehaine iparraldean
- Donostiri ipar-mendebaldean
- Heleta mendebaldean
- Landibarre hego-ekialdean
- Iholdi hegoaldean
Etxeak eta auzoak
- Iribehere
- Bordato
- Basabürüeta
- Zehabia
- Mendirieta
Demografia
|
Ondasun nabarmenak
- Sorogaraia, Urrutia eta Uharte baserriak XVII. mendekoak dira.
- Jauregia izeneko gaztelua ere badago, XVII.mendekoa
- Herriko etxea
- Donepetri eliza
- 1775ekoa den etxea
- Nafarroa Behereko ohiko etxea
- Armedaritzeko etxe bat
- Pilotalekua, elizaren alboan kokaturik
Armendariztar ospetsuak
- Bernard Renau Elizagarai (1652-1719), itsas ingeniaria. 1689. urtean, bere Itsasontzien kontrolerako teoria (Théorie de la manœuvre des vaisseaux) plazaratu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.