Armand Toussaint
François Christoph Armand Toussaint, Armand Toussaint izenarekin ezaguna, (Paris,1806ko apirilaren 7-Ibidem, 1862ko maiatzaren 24) eskultore frantziarra izan zen. Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizan haren obra bat ikus daiteke.
Armand Toussaint | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1806ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | rue de Bellefond (en) |
Heriotza | Paris, 1862ko maiatzaren 24a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Armand Toussaint enpresari sarrailagile baten semea zen. 1827an Parisko Arte Ederren Goi Eskolan sartu zen. David d'Angers eskultorearen ikaslea izan zen. 1832an, Erromako bigarren sari nagusia irabazi zuen. 1836an lehen aldiz, ondoren 1850ean, Salon de l'Académie-n egon zen erakusgai bere obra. Salon horretan, 1839an, hirugarren mailako domina irabazi zuen eta, 1847an, bigarren klasekoa. Parisko École des Beaux-Arts eskultura irakaslea izan zen. 1852an Ohorezko Legioaren zaldun izendatu zuten. Parisko bere etxean, Bellefond kalean, hil zen 1862ko maiatzaren 24an, eta Parisen lurperatu zuten, Montmartreko hilerrian. Ikasleek omendu zuten eta horietako batek, Charles Gumery, bere erretratuarekin brontzezko domina egin zuen, bere hilobian jartzeko; jatorrizko igeltsua Nogent-sur-Seineko museoan dago.
Obrak
- Perséphone : 1840, Indianapolis.
- Marseille accueillant les peuples océaniens palais de la Bourse, Marseilla.
- Hermesem bustora, David d’Angers, Angerseko Arte Ederren museoa].
- Antoine Lavoisierren estatua, Montrougeko udaletxean.
- Andre Maria: 1856, Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizan
- Le Génie de la force: 1857, Parisko Louvre museoan.
- Libéral Bruanden estatua: 1856, Parisko Louvre museoaren fatxadan.
- Le Christ assis sur un trône: Parisko Sainte-Clotilde basilikan.
- Un Esclave indien portant une torche eta Une Esclave indienne portant une torche: 1847.
- Jean-Étienne Esquiroli monumentua: 1861, Saint-Maurice, Esquirol ospitalea.[1]