Armand-Emmanuel du Plessis de Richelieu
Armand-Emmanuel-Sophie-Septimanie de Vignerot du Plessis, Richelieuko dukea, (Paris, 1766ko irailaren 25a - ibidem, 1822ko maiatzaren 17a) frantses militar eta politikaria izan zen. Richelieu marexalaren biloba zen, Fronsaceko dukea sortzez. Frantzia utzi zuen 1790ean eta Errusiako gudarostean borrokatu zen turkiarren aurka. 1803-1814 urteetan Odesako gobernari izan zen. Frantzian berriro monarkia berrezarri zenean itzuli zen, eta Lehen ministro izendatu zuten 1815eko azaroan. Aginpidean zegoela, ez zuen ezer egin erregezaleen izu-ekintzak eta mendekuzko hilketak galarazteko. 1818an Decazes liberalagoak hartu zuen haren lekua, eta 1820an berriro ezarri zuten Lehen ministro, eskuin-muturrekoek hala eskatuta. 1821ean utzi behar izan zuen kargua, inoren gogokoa ez zelako.
Armand-Emmanuel du Plessis de Richelieu | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1820ko otsailaren 20a - 1821eko abenduaren 14a ← Élie Decazes - Jean-Baptiste de Villèle →
1816ko martxoaren 21a - 1822ko maiatzaren 17a ← Antoine-Vincent Arnault (en) - Bon-Joseph Dacier (en) →
1815eko irailaren 26a - 1818ko abenduaren 29a ← Talleyrand - Jean-Joseph Dessolles →
1815eko irailaren 26a - 1818ko abenduaren 29a ← Talleyrand - Jean-Joseph Dessolles →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Paris, 1766ko irailaren 25a | ||||||||||
Herrialdea | Frantzia Errusiar Inperioa | ||||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||||
Heriotza | Paris, 1822ko maiatzaren 17a (55 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Paris | ||||||||||
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Antoine de Vignerot du Plessis | ||||||||||
Leinua | House of Vignerot (en) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta militarra | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Kidetza | Frantses Akademia | ||||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||||||||||
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.