Armada etorbidea (Iruñea)
Armada etorbidea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Lehen Zabalguneko kale bat da.
Armada etorbidea | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Kokapena
Donibane auzoaren mugan hasten da, Joan XIII.aren plazan, Antoniutti parkearen parean dagoen biribilgunean, bertan Erreginaren aldapa kalea, Baiona etorbidea eta Gazteluko Ingurunea kalearekin elkartzen da, ondoren Eraikin Singularra, Iruñeko zitadela eta Baluarte jauregiaren albotik igaro eta Bakearen plazan amaitzen da, Nafarroako Rural Kutxaren eraikinaren parean, han Yanguas Miranda kalea eta Oliveto kondearen etorbidearekin bat egiten du.
Ondarea
Kale honen bi alboetan hainbat leku nabarmen daude:
- Antoniutti parkea
- Eraikin Singularra
- Iruñeko zitadela
- Baluarte jauregia
- Baluarte plaza
- Nafarroako Rural Kutxaren eraikina
- Bakearen plaza
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.