Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna
Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna (ingelesez: Treaty on the Non-Proliferation of Nuclear Weapon, Non-Proliferation Treaty edo NPT) arma nuklearren erabilera eta horrek munduarentzat dakartzan arriskuak murrizteko helburua duen nazioarteko itun bat da. Hiru atal nagusi ditu: arma nuklearrak ez ugaritzea, armagabetze nuklearra eta energia nuklearren bakezko erabilera. 1968an idatzia eta 1970eko martxoaren 5ean indarrean sartu zen, berrogeita hiru herrialdek berretsita. Gaur egun, itun honen barnean 189 estatu burujabe daude. Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak itun hau betearazteko ardura du.
Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna | ||
---|---|---|
Jatorrizko izena | (en) Treaty on the Non-Proliferation of Nuclear Weapons (ru) Договор о нераспространении ядерного оружия (fr) Traité sur la non-prolifération des armes nucléaires (zh) 不扩散核武器条约 | |
Law identifier (en) | 昭和51年条約第6号 | |
Mota | tratatu | |
Data | 1968ko uztailaren 1a | |
Indarrean sartze | 1970eko martxoaren 5a | |
Kokaleku | Washington Mosku Londres | |
Herrialdea | Vatikano Hiria eta Alemania | |
Partehartzaile kopuru | 190 | |
Depositary (en) | Government of the Soviet Union (en) , Erresuma Batuko Gobernua, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua eta Errusiako Federazioko Gobernua | |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | ingeles, errusiera, frantses, gaztelania, txinera klasiko eta txinera | |
Lan osoa eskuragarri | un.org… | |
Webgune | un.org… |
Itun honek bi estatu mota sailkatzen ditu: arma nuklearren garapena, salerosketa eta jabetza izateko baimena dutenak eta ez dutenak. Lehen taldean bost estatu bakarrik daude, alegia, 1968an lehenbizikoz ituna sinatu zutenak (AEB, Erresuma Batua eta antzinako Sobietar Batasuna, gaur egun azken horren eskubidea Errusiak jaso du), eta 1992. urteaz geroztik, baita Frantzia eta Txina ere. Bost estatu hauek Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko kide iraunkorra bakarrak ere badira. Estatu hauek beren pribilegioak 1967. urte aurretik jada bonba nuklearren jabeak izatearekin zilegiztatzen dute.