Arles

Arles[1] (okzitanieraz Arle, frantsesez eta ofizialki: Arles) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Rodanoren Ahoak departamenduan dago, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdean. 2007an 52.197 biztanle zituen.

Arles
Arles
Arle
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Proventza-Alpeak-Kosta Urdina
DepartamenduaRodanoren Ahoak
AlkateaPatrick de Carolis (en) Itzuli
Izen ofizialaArles
Jatorrizko izenaArles
Arle
Posta kodea13200, 13104, 13123, 13129 eta 13280
Geografia
Koordenatuak43°40′37″N 4°37′43″E
Map
Azalera758.93 km²
Altuera0 m eta 57 m
MugakideakPort-Saint-Louis-du-Rhône, Fos-sur-Mer, Saint-Martin-de-Crau, Paradou, Fontvieille, Tarascon, Beaucaire, Fourques, Saint-Gilles eta Saintes-Maries-de-la-Mer
Demografia
Biztanleria50.415 (2021eko urtarrilaren 1a)
−553 (2020)
alt_left 27.765 (%55,1) (%49,2) 24.783 alt_right
Dentsitatea66,43 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakFulda, Jerez de la Frontera, Pskov, Vercelli, Verviers, Wisbech (en) Itzuli, York (Pennsylvania), Sagne (en) Itzuli, Kalymnos eta Zhouzhuang (en) Itzuli
Hizkuntza ofizialafrantses
ville-arles.fr

Historia

Arles erromatarra

Arles greziarrek K. a. VI. mendean fundatu zuten Theline izenarekin. Salubiar zeltek konkistatu zuten K. a. 535ean. K. a. 46an, izena Arelate izenarekin aldatu ziotenak. Antzinako erromatarrek, hiria, K. a. 123an hartu zuten eta hiri garrantzitsu bihurtu zuten Mediterraneo itsasoarekin lotzen zuen kanal batekin, K. a. 104an eraikia. Hala ere, Massaliaren (Marseilla) itzala saihesten saiatu zen, azken honek kostaldean zuen egoeragatik.

K.a. 40an Julio Zesarren laguntza jasotzeko aukera izan zuen Ponpeioren aurka laguntza militarra eman zionean. Massaliak Ponpeiori laguntzearen akatsa egin zuen, eta, Zesar garaile atera zenean, honek, jabetzak kendu zizkion Massaliari, eta Arelateri transferitu zizkion sari bezala. Hiria formalki bertan zegoen legio VI Ferrata legioaren beteranoen erromatar kolonia bezala ezarri zen. Bere izen osoa Colonia Ivlia Paterna Arelatensivm Sextanorvm zen, hau da, "Seigarren Legioko soldaduen Arleseko antzinako kolonia juliarra. "

Arelate hiri erromatarra garrantzi handikoa zen Gallia Narbonensis probintzian. 400.000 m ² zituen eta zenbait monumentu, anfiteatroa, garaipen arkua, zirkua, erromatar antzokia eta harresiz inguratua zegoen. Antzinaroan, itsasotik hurbilago zegoen, eta portu garrantzitsua zen.

Rodanoren gaineko hegoaldereneko zubia ere izan zuen (eta oraindik ere badu). Ohi ez bezala, erromatar zubia ez zegoen finkatua, baizik eta itsasontzi zubien estiloa erabiltzen zuen, dorre eta zubi altxagarriekin muturretan. Ontziak aninguraz aseguratuta zeuden. Oso ohikoa ez den diseinu hau ibaiak eragindako uholde sarri eta bortitzengatik aplikatu zen, ohiko zubi batekin azkar amaituko zena. Ez dago erromatar zubi honen aztarnarik, modernoak ordezkatu du.

Hiria, bere gorenera iritsi zen IV. eta V. mendeetan, erromatar enperadoreentzako kuartel bezala sarri erabiltzen zenean kanpaina militarretan. Flavio Honorioren garaian, Galiako prefekturaren egoitza izan zen, Hispania ere barnean hartzen zuena. Konstantino Handia enperadorearen hiri gogokoena bihurtu zen, bertan bainu termalak eraiki zituena, horietatik oraindik hondakin garrantzitsuak mantentzen direlarik. Bere semea, Konstantino II.a, bertan jaio zen. Konstantino III.ak (usurpatzailea) bere burua Mendebaldeko enperadore izendatu zuen (407-411) eta Arles hiriburu egin zuen 408an.

Erdi Aroko Arles

838. urtetik aurrera, inperio karolingioko Mediterraneoko kostetan sarrazenoen agerpenek merkataritza haustea eta portuko hirien gainbehera eragin zuten. Sarrazenoek 842an eta 850ean eraso zioten Arlesi. Egoera horretan, hiriak, bere antzinako harresiekin, izaera militarra hartu zuen nagusiki, eskualde osoa babesten zuen gotorleku-lerro baten zati bihurtuz. Horrek eragin zuen ekonomia-jarduera eskasaren zama zela eta, hiriak bere udal-izaeraren zati handi bat galdu zuen. Horrela, IX. mendearen amaieran tokiko txanpon-etxearen desagerpena ikusi zuen. Egoera horren aurrean, 912an Arlesek "greziarrengandik eta atzerriko beste merkatariengandik" jaso beharreko aduana-eskubideei erreferentzia egiten zien pribilegio bat jaso zuen.

Arles modernoa

Arlesek, urte askoan, Rodanoko portu handi bezala garrantzitsua izaten jarraitu zuen. XIX. mendean, trenbidearen etorrerarekin, ibai merkataritza gehiena kaltetu zen, hiriaren gainbehera ekonomikoa eraginez. Honek hirian eragin zuen lasaitasunak Vincent van Gogh margolaria erakarri zuen, 1888ko otsailak 21ean iritsi zena. Paisaia proventzalekiko zuen lilurak 300 margolan eta marrazki baino gehiago eragin zituen hirian egon zen bitartean. Bere margolanik ospetsuenetako asko, bertan eginak izan ziren, eta horien artean, Gau Kafea, Etxe Horia, Rodanoaren gaineko Gau Izartsua eta L 'Arlesienne. Paul Gauguinek Van Gogh bisitatu zuen Arlesen. Hala ere, Van Goghen osasun mentala hondatu egin zen eta oso pertsona xelebrea bihurtu zen. Ez zen bera izan belarria moztu zuena, askok uste duten bezala, mutilazioa Gauguinekin gaizki-ulertu baten ondorio izan zen, Proventzatik alde egingo zuena (neurri batean herbeheretarraren nahasmenduek eragin zioten beldurragatik). Obra berri bati buruz Van Goghekin izandako eztabaida zorigaiztoko gertakariarekin amaitu zen 1888ko abenduan. Garai hartan, Arleseko herritarrek Van Gogh asilo batean sartzeko eskaera egin zuten. 1889ko maiatzean Saint-Rémy-de-Provenceko asiloan sartu zuten.

2017an, Van Goghen bizitzari buruzko film bat grabatu zen Arléseko kaleetan. Willem Dafoe aktore estatubatuarrak antzeztu zuen. Filma 2018an estreinatu zen.

Ondarea

Arlesek erromatar eta erromaniko garaiko aztarna garrantzitsuak ditu, horietatik zortzi Gizateriaren Ondare bezala sailkatuak izan ziren 1981ean:

Arlesko anfiteatroa

Arlesko anfiteatroa

Arlesko antzokia
Augustoren atea erromatar garaiko harresian

80-90 inguruan eraikia, Erromako Koliseoa baino pixka bat beranduago, honen ezaugarri nagusiak hartzen dituelarik. Sarrerako korridore ugaritatik ebakuatzeko sistema bat du, erdiko eszena eliptiko bat, harmailez inguratua, arkupeekin, hemen bi mailaren gainean, guztira 136 metrotan zehar. Eraikin honek, gaur egun, nagusiki zezenketak hartzen ditu eta Arènes d'Arles bezala ezaguna da.

Arlesko antzokia

K. a. I. mendearen amaieran eraiki zen. Erromatar kolonia sortu eta gutxira. K.a. 40-30 inguruan hasi zen eta K. a. 12. urtean amaitu. K. a. 46an, antzokia, erromatar laukiaren barnean dago, dekumanoaren gainean, eta Augustoren hirigintza planaren zati da. 1651ko lehen indusketek "Arlesko Venus" ospetsua agerian utzi zuten (marmolezko estatua, gaur egun Louvren dagoena).

Kriptoportikoa eta foroa

Kriptoportikoak, erromatar foroaren lurpeko eraikuntzak dira, foroarekin batera eginak. Arleseko foroa, K. a. 30-20 inguruko lehen hiri-eraikuntza handia da, K. a. 46an sortutako erromatar koloniarena, Arelateri eskerrak emateko Zesarri emandako laguntzagatik.

Konstantinoren termak

IV. mendearen hasieran eraiki ziren Rodano ibaiaren ertzean, Konstantino I.a Arlesen bizi zenean; denbora luzez, oker interpretatu ziren erromatar jauregi baten hondakinak bezala, terma batzuen ordez.

Erromatar castrumaren harresiak

Biziki seinalatzen zuen Erromatik zetorren Aurelia bidea iritsi zela hirira. Augustoren garaiko harresiak, K. a. I. mendearen amaierakoak, defentsa baino bokazio handizaleagoa izan zezakeen, anfiteatroa eraikitzeko, I. mendearen amaieratik, edo hiriaren hegoaldeko barruti berrietara sartzeko partzialki suntsitua agertzen baita. Antzinatearen amaieran, bere perimetroa murriztu egin zen, eta bere eraikuntza aldatu eta indartu egin zen, monumentuen berrerabilpenarekin, bereziki hilobiak. Garaipen arku batetik zizelkatutako elementuak ere aurkitu dira.

Arles, Marseillarekin batera, bisigodoen eskuetan eroriko den Galiako azken hiria izango da 476an. XIII. mendera arte itxaron beharko da hiria, handitu ondoren, harresiz erabat inguratu arte.

Geroago, sarrazenoen inbasioen aurrean, harresiok gotorleku bihurtuko dira.

Nekropolia

Les Alyscamps erromatar nekropolia distantzia txikira dago, Arles hiri zaharreko harresietatik kanpo. Antzinako munduko nekropolirik ospetsuenetako bat zen. Izena latinezko Elisii Campi esamoldearen ustelkeria bat da. Erdi Aroan ospetsuak izan ziren, eta Ariostok Orlando Furioson eta Dantek Jainkotiar komediaren infernuan aipatzen ditu.

Erromatar hiriek, tradizionalki, hiriaren mugen barnean lurperatzeak debekatzen zituzten. Beraz, ohikoa zen hiri baten kanpoaldean zeuden errepideak, alboetan hilobi eta mausoleoz beteta egotea; Erromaren kanpoaldean dagoen Apia bidea, adibide ona da. Alyscamps, ia 1.500 urtez Arlesen lurperaketa toki nagusia izan zen. Aurelia bidearen azken segmentua zen, hiriko ateetaraino eramaten zuena, eta hilerri bezala erabiltzen zen posizio oneko herritarrentzat, hauen oroitzapenezko monumentuak, sarkofago soil batetik, monumentu landuetara zihoazelarik.

Alyscampak erabiltzen jarraitu zuten, hiria IV. mendean kristautu ondoren. San Gines, 303an, kristauak jazartzeko aginduak betetzeari uko egiteagatik burua moztutako funtzionario erromatar bat, hemen lurperatua izan zen, eta, berehala, gurtza gune bihurtu zen. San Trofimo, ziuraski Arlesko lehen apezpikua, hemen lurperatua zuten handik gutxira. Elezaharrak dioenez, Jesukristo bera joan zen zeremoniara, belaunaren arrastoa sarkofago estalki batean utziz.

Alyscamps erromatar nekropolia

Gunea, lurperatua izateko oso toki desiragarria bihurtu zen, eta, laster, hilobiak ugaldu egin ziren. IV. mendean jada mila hilobi zeuden, sarkofagoak hiru geruza sakonetan biltzea behar zutenak. Les Alyscampseko ehorzketa hain izan zen desiragarria, non gorpuak Europa osotik eramaten baitziren hara, horrela Rodanoko txalupari etekin handia ateraraziz hilkutxak Arlesera eramanez.

Alyscamps-ak Erdi Aroan erabiltzen jarraitu ziren, nahiz eta 1152an San Trofimoren erlikiak katedralera eramateak bere ospea murriztu zuen. Errenazimentuan, nekropolia, sistematikoki arpilatua izan zen, hiriko kontseilariekin, sarkofagoak emanez, bisitari ospetsuei opari bezala, eta tokiko jendea, hil harriak eraikuntzarako material bezala erabiliz. XIX. mendean, trenbidearen eta ubide baten etorrerak are kalte handiagoa egin zion, biak zeharkatuz. 1888ko urriaren amaieran, Vincent van Gogh eta Paul Gauguinek, euren espedizioetarako lehen toki bezala, bata bestearen ondoan margotu zuten Alyscampak aukeratu zituzten. Ordutik, aire zabaleko museo moduko zerbait zaharberritu da. Caesar 's Vast Ghost bere azken liburuan, Lawrence Durrellek Alyscampak gomendatzen ditu bere edertasun eta atmosferagatik; "xarma bakarra du."

Geratzen diren sarkofagoen artean hoberena, gaur egun, Antzinako Arles Museoan erakusten da, erromatar sarkofago bilduma hoberenetako bat duena, Erromatik kanpo aurki daitekeena.

San Trofimo eliza

Atari erromaniko garrantzitsua duen eliza bat da.

Klima

    Datu klimatikoak (Arles (1981–2010, muturrekoak 1963–egun))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.4 22.5 25.7 29.3 33.0 36.9 37.7 38.7 33.8 31.5 25.0 19.6 38.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.0 12.3 15.7 18.3 22.4 26.5 29.6 29.2 25.1 20.5 14.7 11.4 19.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.7 7.7 10.7 13.3 17.2 21.0 23.6 23.3 19.7 15.9 10.7 7.5 14.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.5 3.1 5.7 8.2 12.0 15.4 17.7 17.4 14.3 11.3 6.6 3.6 9.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -10.6 -12.0 -7.3 -1.1 2.2 6.0 9.7 8.5 5.5 0.3 -7.4 -6.4 -12.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 57.6 40.7 35.1 54.4 45.2 27.1 9.4 25.6 81.7 86.0 65.4 52.0 580.2
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 5.1 4.3 4.2 5.7 4.8 3.2 1.5 2.6 4.4 6.2 6.4 5.8 54.1
Iturria: Météo France[2]

Demografia

Biztanleria

2007an Arles udalerrian erroldatutako biztanleak 52.197 ziren. Familiak 22.606 ziren, horien artean 8.433 pertsona bakarrekoak ziren (3.211 bakarrik bizi ziren gizonak eta 5.222 bakarrik bizi ziren emakumeak), 5.881 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 5.959 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 2.333 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.

Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du:[3]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Etxebizitza

2007an 26.011 etxebizitza zeuden, 23.213 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 867 bigarren erresidentzia ziren eta 1.931 hutsik zeuden. 14.357 etxeak ziren eta 11.437 apartamentuak ziren. 23.213 etxebizitza nagusietatik 11.112 bere jabearen bizilekua ziren, 11.219 alokairuan okupaturik zeuden eta 882 doan lagata zeuden; 1.204 etxek gela bat zuten, 2.864 etxek bi zituzten, 6.164 etxek hiru zituzten, 7.512 etxek lau zituzten eta 5.469 etxek bost zituzten. 11.152 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 11.795 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 6.779 etxetan bat baino gehiago zituzten.[4]

Biztanleria-piramidea

2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen:

Arles udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [5].
GizonakAdinakEmakumeak
24 
95 +
116 
108 
90-94
272 
304 
85-89
516 
424 
80-84
612 
920 
75-79
1.248 
1.088 
70-74
1.352 
1.176 
65-69
1.405 
1.077 
60-64
1.180 
1.381 
55-59
1.476 
1.868 
50-54
1.781 
1.972 
45-49
1.884 
1.724 
40-44
1.888 
1.624 
35-39
1.724 
1.673 
30-34
1.829 
1.597 
25-29
1.584 
1.313 
20-24
1.373 
1.675 
15-19
1.660 
1.692 
10-14
1.632 
1.484 
5-9
1.332 
1.252 
0tik 4ra
1.161 

Ekonomia

Errentak eta okupazioa

2007an batez besteko errenta 11,4€/h zen. Goi karguen kasuan 21,8€/h zen (23,4€/h gizonen artean eta 18,5€/h emakumeen kasuan), erdi-mailakoak 13,2€/h (13,8€/ h gizonentzat 12,2 emakumeentzat), enpleatuentzat 9,2€/h (9,7€/h gizonen kasuan eta 9,4€/h emakumeen kasuan) eta langileentzat 9,4€/h (9,7€/h gizonek eta 8,1€/h emakumeek).

2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 33.079 ziren, horien artean 22.049 aktiboak ziren eta 11.030 inaktiboak ziren. 22.049 pertsona aktiboetatik 18.399 lanean zeuden (10.010 gizon eta 8.389 emakume) eta 3.649 langabezian zeuden (1.639 gizon eta 2.010 emakume). 11.030 pertsona inaktiboetatik 2.879 erretiraturik zeuden, 3.438 ikasten zeuden eta 4.713 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[6]

Diru sarrerak

2009an Arles udalerrian 23.165 unitate fiskal zeuden, 53.961,5 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 15.331 euro zen.[7]

Ekonomia jarduerak

2007an zeuden 3.578 komertzioetatik, 33 erauzte enpresak ziren, 65 janari enpresak ziren, 9 material elektrikoaren fabrikazioko enpresak ziren, 3 garraiorako elementuen fabrikazioko enpresak ziren, 149 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 404 eraikuntza enpresak ziren, 894 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 96 garraio enpresak ziren, 330 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 81 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 111 finantziazio enpresak ziren, 201 higiezinen enpresak ziren, 453 zerbitzu enpresak ziren, 510 administrazio publikoko enpresak ziren eta 239 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[8]

2009an zeuden norbanakoentzako 867 zerbitzu publikoetatik, 1 poliziaren kaserna zen, 4 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoak, 2 lan bilaketa bulegoak, 2 jendarmeriak, 9 posta bulegoak, 28 banku bulegoak, 4 funerariak, 62 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 7 ibilgailuen ikuskaritza teknikoko lekuak, 5 ibilgailuen alokairu bulegoak, 9 autoeskolak, 143 igeltseroak, 64 margolariak, 36 zurginak, 62 iturginak, 57 argiketariak, 9 eraikuntza enpresak, 71 ile apaindegiak, 10 albaitariak, 17 aldi baterako lan enpresak, 190 jatetxeak, 46 higiezinen agentziak, 10 tintoreriak eta 19 apaindegiak.[9]

2009an zeuden 351 establezimendu komertzialetatik, 1 hipermerkatu zen, 9 supermerkatuak, 4 brikolaje denda handika, 6 120 m2 baino gehiagoko dendak, 17 120 m2 baino gutxiagoko dendak, 52 okindegiak, 22 harategiak, 2 kongelatu-dendak, 4 arraindegiak, 34 liburu dendak, 79 arropa dendak, 22 etxerako tresna dendak, 12 zapata-dendak, 9 elektrotresna dendak, 10 altzari dendak, 16 kirol-dendak, 2 lur eta paretak apaintzeko dendak, 11 drogeria, 8 lurrin-dendak, 9 bitxi-dendak eta 22 lore-dendak ziren.[10]

2000. urtean Arles udalerrian 465 nekazaritza-ustiategi zeuden, 42.614 hektarea erabiltzen.[11]

Hezkuntza eta osasun ekipamenduak

2009an 3 tratamendu laburretarako ospitale, 2 iraupen erdiko (jarraipen eta errehabilitazio) tratamenduetarako ospitale, 2 psikiatriko, urgentzia zentro 1 bat, amatasun-klinika 1 bat, 4 osasun-zentro, 27 botika eta 6 anbulantzia zegoen.

2009an 17 haur-eskola eta 25 lehen-hezkuntzako eskola zegoen. Arles udalerrian 5 Bigarren Hezkuntzako ikastetxe, 3 hezkuntza orokorreko lizeo eta 3 lizeo teknologiko.Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 3.043 ikasle zeuden, Hezkuntza orokorreko lizeoetan ez zegoen 2.005 eta lizeo teknologikoetan 1.036.

Arles udalerrian 3 goi-mailako hezkuntza ez-unibertsitarioko zentroak zeuden, horietatik1 osasun-formakuntzako zentroa, 1 komertziokoa eta 1 bestelako formakuntzazentroa.6 Unibertsitate zentroak zeuden, horietatik 4 Unibertsitate mailako formakuntza eta ikerketa unitateak ziren eta 2 unibertsitate-insitutoak ziren.

Gertuen dauden herriak

Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.

Herri batzuen distantzia eta kokapen erlatiboa
Herri batzuen distantzia eta kokapen erlatiboa
ArlesArles
Població amb 2880 habitants (2000)Fourques (2,6 km)
Població amb 3472 habitants (2000)Fontvieille (8,7 km)
Població amb 6202 habitants (2000)Bellegarde (12,5 km)
Població amb 1277 habitants (2000)Paradou (13,4 km)
Població amb 13177 habitants (2000)Tarascon (14,9 km)
Població amb 15274 habitants (2000)Beaucaire (15,0 km)
Població amb 13211 habitants (2000)Saint-Gilles (15,8 km)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.