Arlekiko gaztelua
Arlekiko gaztelua Nafarroa Garaiko Aezkoa ibarreko Orbaizeta udalerrian kokatutako gaztelu bat da. Nahiz eta ez zehazki ez jakin noiz izan zen eraikia, Erdi Arokoa dela pentsatzen da. Nahiz eta gaur egun guztiz deseginda dagoen, oraindik ikus daitezke horma eta erreten batzuk.
Arlekiko gaztelua | |
---|---|
Gazteluaren aztarnak | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Orbaizeta |
Koordenatuak | 43°01′N 1°14′W |
Aztarnak
Hiru altueratan dago eraikia, eta oraindik bi erretenak atzeman daitezke zuhaitz eta landareen azpian. Bertatik Larraun eta Mendilatzeko bailaren ikuspegi ederra dago, baita Orioneko larreena ere.
Kondairak dio, orain dela urte asko, bertan urrea eta txanpon erromatarrak topatu zirela bertan, agian Urkuluko dorretik ekarriak izan zirenak, eta oraindik altxor handiak topa daitezkeela gaztelu azpian.
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | ORBAIZETA. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.