Arlaban

Arlaban Euskal Herriko mendebaldeko mendate bat da, Leintz Gatzagan (Gipuzkoa) kokatua, Eskoriatza (Gipuzkoa) eta Arratzua-Ubarrundia (Araba) artean. Hainbat mendez, Debagoiena eta Gasteiz arteko ohiko bidea izan da. Gaur egun ere, AP-1 ordainpeko autobideak mendatea zeharkatzen du, Arlabango tunelaren bidez.

Arlaban
Motamendate
Geografia
Map
Koordenatuak42°58′30″N 2°34′29″W
KokapenaGipuzkoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaLeintz Gatzaga
Leku geografikoaArlabango mendilerroa

Arlabango guduak

1811ko maiatzaren 25ean, Napoleondar Gerretan izan zen Arlabanen gudua.

Gero, 1836an, Lehen Karlistaldiaren barnean, mendatearen inguruan beste bi gudu egin ziren: urtarrilekoa eta maiatzekoa, hain zuzen ere.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.