Arkuarte

Arkuartea (Latinez: exuctus) arku baten estrados eta alfizaren artean dagoen azalera da. Hedaduraz, arku baten eta arku hori inguratzen duen irudizko laukiaren arteko azalera da. Era berean, kupula bat eusten duten arkuen arteko hiruki itxurako gune lerromakurra da, nahiz eta kasu honetan petxina terminoa egokiagoa izan.

Arkuarteak
Arkuarte apainduak. Marciana Liburutegia, Venezia.
Zaragozako Aljaferia Jauregian apaindutako arkuarte baten xehetasuna.

Italiako arkitekturako jauregietan, arkuarteak klipeoz apainduta daude.

Arabiar arkitekturan alfiza eta arkuaren arteko tarte honi albanega esaten zaio.

Ikusi ere

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.