Arku konopial

Arku konopiala erdiko aldean zorroztuta eta erpina gorantza duen arku mota da. [1] Lau arkuz osatuta dago; zirkunferentzia laurdeneko bi arku konkaboz eta beste bi ganbilez. Bere itxura mekanografiko giltza ( { ) figuraren antzekoa da. Lau zentro ditu, bi barruko aldean eta bi kanpoko aldean.[2]

Arku konopiala
Aingeruaren Atea, (Bilboko Done Jakue katedralean, arku konopialarekin.

Ezaugarriak

Musulman itxura izan arren, XIV. eta XV. mendeetako arkitektura gotiko berantiarrean erabilitako arkua da, gotiko flamigero izenez ere ezaguna.

Erreferentziak

  1. Moreno García, Francisco. (2004). Arcos y Bóvedas. (1. argitaraldia) Bartzelona: Ediciones CEAC.
  2. (Gaztelaniaz) Lajo Pérez, Rosina. (1990). Léxico de arte. Madril: Akal ISBN 978-84-460-0924-5..
Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.