Arku formero
Arku formeroa arkitektura elementu kurbatu bat da, nabe edo habearte bateko luzerako ardatzarekiko paralelo jarria. Bere funtzioa egitura bateko goiko aldeko hormak eustea da. Eraikina habearte bakarrekoa bada, arku formeroak horman sartuta izango dira, hots, arku itsuak izango dira. Arku formeroak zutabe batetik hurrengo zutabera igarotzen dira gangaren tarteekin bat etorriz.
Ikusi ere
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.