Arkote Arraun Taldea

Arkote Arraun Taldea Plentziako (Bizkaia) arraun taldea da. 1957an sortu zen Arkote, 1946. urtetik abian zegoen Sociedad Remera de Plencia taldearen lekukoa hartuta.

Arkote Arraun Taldea
Sorrera1957
HerriaPlentzia, Bizkaia
LehendakariaEuskal Herria Eduardo Zubeldia
EntrenatzaileaEuskal Herria Gorka Etxeberria
Patroia(k)Euskal Herria Josu Andoni Barturen
Euskal Herria Vicente Carpintero
Kolorea(k)          horia eta beltza
Trainerua     Plentzitarra
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 KAE Liga (Federazio Liga)
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2 Bizkaiko Txapelketa
2023: Kontxaez
20233.a (KAE 1 Liga)
Webguneawww.arkoteat.com

Traineruetan lehenengo garaipena 1989. urtean lortu zuten El Corte Ingléseko promozio estropadan. Hurrengo urtean Bermeorekin bat egin eta bi estropada irabazi zituzten. 2001 eta 2003 artean Elantxoberekin elkartuta Bateratze Arraun Elkartea sortu zuen eta maila bikaina erakutsi zuten, Euskadiko txapelketan brontzea lortuz eta bandera ugari irabaziz.

Ligak hasi zirenean KAE Ligan aritu bazen ere 2005 eta 2009 artean TKE Ligan hartu zuen parte. 2005eko urtea bikaina izan zuen, Ligan seigarren egin eta historian aurrenekoz Kontxako Banderarako sailkatu baitzen, ohorezko txandarako gainera. Azken urteetan KAE 1 Ligan ari da play-offetan sartzeko lehian.

Beteranoen talde indartsua ere badu, Plentzia Traineru Baltza Arraun Kluba. Lau aldiz irabazi du ABE Liga.

Uniformea

Taldearen koloreak beltza eta horia dira. Ontzi denak beltzak dira, letra horiekin. Taldearen traineru guztien izena Plentzitarra da.

2014. urteko denboraldian traineru berria erosi zuten, eta aurreko traineru guztiei bezala Plentzitarra izena jarri zioten. Arraun talde xumea denez gero, herritarren diru laguntza lortzeko "izenen proiektua" eraman zuten aurrera, zeinearen bitartez 50€ truke norberak bere izena jar zezakeen traineruan.

Historia

Arkoteko trainerua 2007ko Kontxako Banderarako sailkapen estropadan.

Gehienbat traineru, trainerilla eta bateletako txapelketetan (estropadetan) hartzen du parte, hau da, tosta finkoan. Aulki mugikorrean gero eta parte hartze handiagoa du.

Traineruaren hastapenak

1988an Lekeitio-ABC Banderan jokatu zuen lehenengo traineru estropada eta 1989rako El Corte Inglés banderak antolatzen zuen Bizkaitarren promozio txanda irabazi zuen. 1991ean Bermeorekin aritu zen eta lehenengo banderak irabazi zituen, Ondarroakoa eta Lekeitioko San Antolin jaietakoa.

1997an Euskal Liga nagusian aritu zen eta 10. postuan gelditu zen, Bizkaitarren ligan aldiz hirugarren. 1999. urtean Traineru bizkaitarren Ligan bakarrik hartu zuen parte eta 5. postuarekin konformatu behar izan zuen.

Bateratzeren aro ona (2001-2003)

Arraunlari gutxi zituela eta, 2001ean Elantxoberekin elkartu zen Bateratze Arraun Elkartea sortuz eta lehenengo urtean lau estropada irabaziz. Proiektua oso ongi atera zen, 2003. urterarte iraun baitzuen, eta tartean emaitza politak izan zituzten, esate baterako 2002ko Traineruen Euskal Ligako 11. postua edota batez ere 2003ko Euskadiko Traineru Txapelketako hirugarren postua, txapelketa hura berezia izan bazen ere.

TKE Liga

2004. urtean Arkotek bakarkako bideari ekin zion. Urte hartan KAE Liga irabazi zuen eta TKE Ligara igo zen eta Kantauriko liga onenean mantendu zen bost urtetan. 2005ean izugarrizko denboraldia egin zuen Arkotek, Kontxako Banderako ohorezko txandan sartuz, Euskadiko Traineru Txapelketan berriz ere hirugarren eginez, Bizkaiko Traineru Txapelketa irabaziz eta TKE Ligan seigarren postua eskuratuz. Hurrengo urtean ere erdiko txandan aritu zen Ligan, sailkapenean 7. postuan amaituz. Guztira bost urte gin zituen TKE Ligan, baina azken hiruretan atzealdean ibili zen eta 2009an maila galdu zuen.

KAE Liga

TKE Ligatik jeitsi eta bi urte KAE 1 mailan egin ondoren 2011n KAE Ligako 2. mailaraino jaitsi zen.

Bost denboraldi egin zituzen maila baxuenean. 2016. urtean ligako 4 bandera irabazi eta bigarren postuan amaitu zuen ligan, ondorioz KAE ligaz igotzeko play-offa jokatuko zuen. Play-off horretan lehenengo postua lortu zuen, KAE 1.mailako igoera lortuz. Hurrengo urteetan KAE ligako 1. mailan taularen erdialdean aritu da.

2022an goranzko jauzia eman nahian KAE 1 Ligako traineru onenetakoa bihurtu zen eta hirugarren egin zuen Ligan. lau bandera eskuratu bazituen ere puntu bakarrarengatik igoera play-offak jokatu gabe gelditu zen. 2023an maila berean jarraitu zuen, bi bandera irabaziz eta berriz ere hirugarren eginez.

Palmaresa

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (0):
  • Bigarrena (0)
  • Zazpigarrena 2005ean.

TKE Liga

Euskadiko Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0)
  • Hirugarrena 2003 eta 2005ean.
  • Euskadiko Sprint txapelketa (1): 2002 (Bateratze)

Bizkaiko Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (2): 2005 eta 2006.

Gainontzeko estropadak

EtxekoaPlentziako Ikurrina (2): 2004 eta 2016.
Plentziako Jeitsiera (1): 1997.
BizkaianBizkaitarren Promozio Bandera (2): 1989, eta 2002 (Bateratze).
Lekeitioko ABC Bandera (1): 1990.
Ondarroako Bandera (1): 1991 (Bermeorekin batera).
Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1991 (Bermeorekin batera).
Erandioko Bandera (2): 2001, 2002 (Bateratze).
Sestaoko Bandera (1): 2001 (Bateratze)
Kaikuren Bandera (4): 2001 eta 2003 (Bateratze), 2004 eta 2016 (Arkote).
Sestaoko Ligaz kanpoko estropada (1): 2001 (Bateratze).
Ondarroako Milenium Saria (1): 2003 (Bateratze).
Bizkaitarren BBK Saria (2): 2003 (Bateratze), 2004.
Bilba Memoriala (Deustu) (3): 2003 (Bateratze), 2005, 2007.
Bilbo Hiriko Bandera (2): 2004, 2022.
Santurtziko Bandera (1): 2004.
Getxoko Bandera (1): 2004.
GipuzkoanMutrikuko Bandera (1): 2001 (Bateratze).
Euskadiko Sprint Txapelketa (1): 2002 (Bateratze).
Hondarribiako Promozio Estropada (1): 2004.
Zarauzko Promozio Ikurrina (1): 2004.
Zumaiako Ikurrina (2): 2004, 2022.
Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia (1): 2022.
CMO Valves Bandera - San Juan (1): 2022.
LapurdinDonibane Lohitzuneko Bandera (2): 2004, 2016.
KantabrianSantoñako Bandera (1): 1999.
Camargoko Bandera (1): 2003 (Bateratze).
Ría del Asón Bandera (2): 2004, 2016.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2023.
BesterikErrioxako Bandera (1): 1998.

Trainerillak

Batelak

Beteranoak

Sakontzeko, irakurri: «Plentzia Traineru Baltza Arraun Kluba»

Liga gehien irabazi dituen taldea da:

Azken denboraldiak

UrteaLiga PostuaKontxaEntrenatzailea
2003Federazio Liga 9.a-Pedro Maria Abando
2004Federazio Liga 1.a-Patxi Bilbao
2005TKE Liga 6.a7.aPatxi Bilbao
2006TKE Liga 7.a-Juan Carlos Gonzalez
2007TKE Liga 12.a-Juan Carlos Gonzalez
2008TKE Liga 11.a-Juan Carlos Gonzalez
2009TKE Liga 12.a-Juan Carlos Gonzalez
2010KAE 1 Liga 9.a-Raul Amundarain
2011KAE 1 Liga 11.a-Raul Amundarain
2012KAE 2 Liga 6.a-Raul Amundarain
2013KAE 2 Liga 4.a-Peio de Vega
2014KAE 2 Liga 3.a-Peio de Vega
2015KAE 2 Liga 4.a-Aitor Gil Cruz
2016KAE 2 Liga 2.a-Aitor Gil Cruz
2017KAE 1 Liga 9.a-Aitor Gil Cruz
2018KAE 1 Liga 8.a-Aitor Gil Cruz
2019KAE 1 Liga 7.a-Toni Montenegro Prieto
2020KAE 1 Liga 5.a-Toni Montenegro Prieto
2021KAE 1 Liga 5.a-Gorka Etxeberria
2022KAE 1 Liga 3.a-Gorka Etxeberria
2023KAE 1 Liga 3.a-Gorka Etxeberria

Plentziako Ikurrina

Arkote Arraun Taldeak Plentziako Ikurrina antolatzen du urtero. Urdaibai da ekitaldi gehien irabazi dituen elkartea. 2016. urtean historian bigarren aldiz Arkotek irabazi zuen ikurrina.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.