Arkitektura iraunkor
Arkitektura iraunkorra edota ekologikoa ingurumenarekin errespetu handiz jokatzen dutenak dira eta energiaren erabilpen iraunkorra egiten dute. Honetaz aparte, energia berriztagarrietan ikertzera behartzen dute, material batzuk naturarekin duten eragina aztertzearekin batera. Energia kontsumo minimoa lortu nahi duten eraikin motak dira, eta honekin batera, beste helburu nagusia, material ekologikoak eta erraz birziklatzekoak erabiltzea da.
Eraikuntza iraunkorrak honako alderdiak hartzen ditu kontuan:
- Baliabideen kontserbazioa.
- Baliabideen berrerabilpena.
- Eraikuntzarako material berriztagarrien erabilpena.
- Materialen biziraupena kontuan izanda, hondakinen aurrezaintza.
- Energia kontsumoa gutxiagotu.
- Urbanizazio, material eta eraikuntzaren kalitatearen areagotzea.
- Ingurumenaren babesa.
- Eraikuntzetan inguru ez toxikoa sustatzea.
Beharraren arrazoiak
Gaur egun, hazkunde demografikoa izugarria da eta baliabide naturalen erabilpena horrela jarraitzen badu, ondorengoentzako baliabide hauen potentzia nabarmen jaitsiko da. Orain naturan biziki gertatzen ari diren hainbat fenomeno, adibidez: negutegi efektua, euri azidoa...
- Zenbait jarduera ekonomikoren ondorioz gertatzen ari dira, haien artean eraikuntza.
- Gero eta gehiago eraikitzen da eta kontuan hartu behar da etxebizitzak, baliabideen %20 eta %50en artean kontsumitzen dutela.
- Baliabide mineralak erauztea ez da oso osasungarria naturarekiko (meategiak, harrobiak...). Eraikuntzak sortzen dituen hondakinak ere ez lirateke ahaztu beharko.
- Askotan hondakinen birziklapena ez dago ziurtatuta eta sortutako hondakinen kantitatea izugarria izan daiteke.
- Guztientzako hiri bihurtu nahi den esparru urbanizatu bat sortu nahi da.
Eskema
Hauek dira jorratu beharreko arloak[1]:
Uraren tratamendua: Ura aurreztea etxebizitza ekologikoen helburu nagusietako bat da. Badago modu erraz bat hori egiteko. Ura hainbat aldiz erabiltzea, zirkuitu desberdinetatik basaraziz edo errazago, ur zikina ere zenbait gauzatarako erabilgarria da. Euria egiten duenean ere, eraikuntza altuetan, azotean geratzen den ura gainontzeko solairuetan erabiltzeko, hoditeria sistema baten bidez. Ureztatzeko, komunerako edota garbiketarako erabilgarria da.
Eguzki-energiaren bidezko energia lorpena: Eguzki-energia oso baliagarria da, ura berotzeko eta berogailua pizteko energia adina lortzeko. Konexio orokorrean elektrizitaterik gabe geratzen bazarete ere energia kantitate hori sortzeko gai izan daiteke. Legalki, badago lege bat Eguzki-energia defendatzen duena eta etxe berrietan kontsumitzen den energiaren portzentaia bat honen bidez lortu behar dela alegia.
Berogailua eta errefrigerazioa: Erregaiaren kontsumoa jaitsi daiteke era berogailuan zein errefrigerazioan, horretarako badago modu erraz bat: Bero-ponpa deritzo, Elektrizitatearen bidez funtzionatzen du eta galdarak baino emaitza hobeagoak ematen ditu. Aipatutako bi funtzioetarako guztiz erabilgarria da.
Materialak: Material ekologikoen zerrenda nagusia.
- termobuztina.
- zeramika arindua.
- bloke konglomeratuak
- adreilu gordina
- lur prentsatuzko blokeak.
- mallazoa (banbuarekin egina)
Badaude azken honekin prozesu batzuk ere: Adibideak:
- Eraikuntzan gatzarien kokapen estrategikoa burdin gutxiago kontsumitu arren. Aldi berean burdin birziklatua erabil daiteke.
- Hondakin organikoak erabiltzea biogas egiteko.
- Fatxadan tapaki begetalak erabiltzea isolatzaile akustiko eta termiko moduan.
Material ekologikoak zenbait ezaugarri bete behar dituzte. Garrantzitsuenak:
- isolamendu termiko eta akustikoa.
- erresistentzia.
- birziklagarriak izan.
- biodegradagarriak izan.
Adibideak
Ekoauzoak
- BedZED, Londres (Erresuma Batua)
- Sarriguren, Eguesibar (Nafarroa)
- Hammarby Sjöstad, Stokholm (Suedia)
- Vauban, Friburgon (Alemania)
Etxe-orratzak
- Bahrein World Trade Center. Eguzkiaren eta haizearen bitartez , energia berez ekoizten du. 240 metro eta 50 solairuk osatzen dute. 3 aire sorgailu ditu, 1,3 GWh sortzen dituztenak , gutxi gorabehera, 2 dorreek behar duten energiaren 15% sortzen dute. Eraikina, itsasoaren aurrean dago kokatua eta Golko Persikoko haizeaz baliatzen da haize errotak mugiarazteko. Esan bezala, Manama haizeaz baliatzeko aerodinamikoki eraikita dago, bi dorreek haizea errotak dauden lekura eramaten dute alegia.
- Dynamic tower. 420 metro eta 80 solairuko eraikina da. Oraindik ez dago bukatuta, 2010 urtean zabalduko da. Aurrefabrikatutako moduluak erabiliz bere altueraz eta teknologiaz baliatuko da, energetikoki buruaskia izateko. Modulu bakoitza eraikuntzaren solairu bat da, solairu bakoitza 360 gradutako mugimendua daukate eta bertan bizitzen bakoitza nahi duen moduan mugitu ahal izango du. Moduluen tartean,haizeari onura ateratzen dioten haize-errotak daude.
- Pearl river tower. 310 metro eta 70 solairu ditu. Oraindik ez dago bukatuta, uste dute 2010-erako bukatuta egongo dela. Fatxada, Eguzki panel zeharkagarriak osatzen dute. Eraikuntza 3 zatitan banatuta dago, banaketa dagoen alderdian haizea mugiarazten dituzten turbinak daude. Behar duen baino energia kantitate handiagoa ekoiztuko duela kalkulatzen dute.
Arkitektoak
Hona hemen arkitektura iraunkorra egiten duten hainbat arkitekto:
- Brenda & Robert Vale
- Charles Correa
- Glenn Murcutt
- Ken Yeang
- Norman Foster [2]
- Richard Rogers
- Renzo Piano
- Tom Bender [3]
- Walter Segal [4]
- William McDonough
- Wladimiro Acosta
- Javier Arbona
- Mitchel Joachim