Arkitektura sakratu

Arkitektura sakratua edo Erlijio-arkitektura[1] kultura desberdinetan zentzu sakratua duten eraikinen diseinua burutzen duena da. Erlijio-arkitektura kultu-espazio sakratuen edo otoitz-espazioen diseinuaz eta eraikuntzaz arduratzen da, hala nola elizak, meskitak, estupak, sinagogak eta tenpluak.

Singapurreko Sri Mariamman Hindu tenpluaren sarrerako dorrearen xehetasunak.
Sainte-Chapelle tenpluaren barrualdea.

Garrantzia

Kultura askok baliabide ugari eskaini dizkiote beren erlijio-arkitekturari, eta gizadiak sortu dituen eraikin txundigarri eta iraunkorrenen artean daude haien kultu-lekuak eta espazio sakratuak. Hori dela eta, arkitekturaren historiako mendebaldeko diziplinak, neurri handi batean, arkitektura erlijiosoaren historiari jarraitzen dio, garai urrunenetatik gutxienez Barrokoraino.[2] Geometria sakratua,[3] ikonografia eta ikur, sinbolo eta erlijio-motibo bezalako sofistikatu semiotikoen erabilera berezkoak dira erlijio-arkitekturan.

Eraikin erlijiosoek, askotan, mendetan eboluzionatu zuten, eta munduko eraikinik handienak ziren, etxe orratz modernoak existitu aurretik. Erlijio-arkitekturan erabilitako estilo desberdinek batzuetan beste eraikin batzuetako joerak islatzen dituzten bitartean, estilo horiek beste eraikin batzuetan erabilitako arkitektura garaikidearengandik ere bereizita mantentzen ziren. Erlijio monoteistek gora egin zutenean, eraikin erlijiosoak otoitz- eta meditazio-gune bihurtu ziren. Kontuan izan behar da, bestetik, leku naturalak (mendiak, basoak, ibaiak) gurtza-leku gisa hauta daitezkeela, eta are izaera sakratua eta iraunkorra izan -xamanismoan bezala-, transzendentzia eta barnekotasun ezaugarri berdinak badituzte.

Jainkoen bizilekua

Jainkoak gurtzen dituzten kultuetan, jainkoez haraindiko objektu eta ikonoak dira (transzendenteak). Eraikin sakratuan aurki daitezke, baina eraikinak berak ezin ditu hartu. Arkitektura sakratua, neurri batean, presentzia jainkotiarra harrapatzeko ahalegina da.

Erlijio monoteistek Jainkoaren izaera transzendentea eta formarik gabea azpimarratzen dute. [[Judaismoa] eta [islamismo|islama]n, hori oso nabarmena da, meskitek eta sinagogek ez baitute Jainkoaren irudikapenik, baizik eta kultua beren lege kosmikoan ardazten dute, liburu sakratu batean agertzen den bezala. [[Kristautasunean], eliza "Jainkoaren etxetzat" hartzen den arren, interpretatzen da Jainkoa ez dela literalki bertan bizi, baizik eta errazago aurki daitekeela han.

Sinagogak, meskitak eta elizak ez dira etxe jainko batentzat, santutegiak edo beste erlijio batzuetako tenpluak bezala, baizik eta etxe dira jainko horren ondorengo fededunen komunitatearentzat.

Erlijio politeisten ikuspegietan, hala nola, hinduismoan edo antzinako erlijio greziarrean, tenpluak jainko ezberdinen egoitzak ziren.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.